Arbil Elkarte Sozialak antolatu du saioa, eta Osakidetzako profesionalek emango dute.
Partehartzaileek naturak udaberrian eskaintzen dizkigun baliabide zoragarriak erabiltzeko hainbat modu ikasiz gozatu ahal izango dute.Jarduera honen ardatza naturako elementuak erabilita objetuak sortzea izango da. Mozorro edo aurpegia estaltzeko maskara zuhaitz-hostoekin egitea, hostoez markoa egitea eta loreekin kolonia ura edo ametsetako lurrina burkorako prestatzea, eta kandelak erle-argizariarekin. Guztira lau saio izango dira eta saio bakoitzean lan bat egingo da. 2019an eta 2020an jaiotako haurrei zuzendutako lau saio izango dira, euskaraz. Astearteetan izango dira, 17:30etik 18:30era, liburutegiko hirugarren solairuan. Datak apirilaren 28a eta maiatzaren 5, 12 eta 19a izango dira. Informazio gehiago: www.ermua.eus
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udaberri-udako egitarauaren baitan antolatutako ekintza.
Komunitate energetikoaren funtzionamendua, onurak eta parte-hartze prozesua azalduko dituzte bertan.
"Book Club" ingeleseko irakurketa kluba. Brave New World (Huxley Aldous)
Soraluzeko udal liburutegiak liburuaren egunaren baitan antolatutako ekintza, Galtzagorriren eskutik.
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu izango dira ikusgai erakusketan.