Soraluzeko Nagusien Kontseiluak Kontsumobiderekin elkarlanean antolatutako tailerra, pertsona nagusiei zuzenduta.
EUSFERA ekimena gure umeen ingurua euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimena da. Gaztelekuan patata-tortilla lehiaketa egingo dute 10-12 urte bitarteko gaztetxoek gurasoen kontra. Gurasoek izena eman behar dute parte hartzeko: hemen.
Hizkuntza: Euskara
Aurrez txanda eskatzea beharrezkoa da. Horretarako sartu gotatanta.eus webgunean edo idatzi 623 91 23 03 telefono zenbakira.
Errigora herri ekimenera eskatutako produktuen banaketa. Udaletxeko atariko ate berdean.
Jone Telleria artistaren lanak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.
Erresuma Batua, 2025 / 120 min. / Kirk Jones John Davidsonen benetako istorioa. Touretteren sindromea 15 urterekin diagnostikatu zioten, eta ikaskideek zorotzat jo zuten (bere sintoma nagusietako bi espasmoak eta irainekiko inkontinentzia dira). Johnek gutxik ezagutzen zuten baldintza batekin borrokatu zuen. Heldua zela, Tourette sindromea zuten pertsonen aldeko kanpaina egin zuen.
DESOBEDIENTEAK 18/98 antzezlanak konkretua unibertsal egiten du, eta desobedientzia zibilaz hitz egingo digu, ez bakarrik demokraziarekin eta haren printzipioekin bateragarri den tresna gisa, baizik eta demokrazia babesteko ezinbesteko erreminta gisa. Joxemi Zumalabe Fundazioaren kasua eta 18/98 sumarioaren barruko auzipetzea abiapuntutzat hartuta, antzerki-fikzio hau prozesu judizial horretan oinarritzen da eta, horrez gain, desobedientzia zibilaren historian eta haren azken aurrerapenetan murgiltzeko bidaia bat eskaintzen digu. Sarrera: 10 euro.
Hizkuntza: Euskara
Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu izango dira ikusgai erakusketan.