Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
La Lubina Arrantza Kirol Elkartearen ekimenez. Izena emateko federatuta egon behar da. Kontaktua: 679 56 88 29.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats jaira joateko autobusa. Izena emanda dutenentzako. Txartela autobusean bertan ordaindu behar da, eskudirutan.
Autobusa 09:00etan abiatuko da Debatik, paseo estalitik, eta 09:10ean jasoko du jendea Itziarko biribilgunean; 19:30ean izango dute Senperen itzulerakoa. Txartelak salgai daude jada, 10 euroan, Ieraenean eta Burugorrin.
Hizkuntza: Euskara
Azokan bildutako dirua Kaikor herrira (Kenia) bideratuko dute. Antolatzailea: Debako Liburu Solidarioak.
Altzolara bisita gidatua egingo dute Pello Arrieta eta Javier Elortza historialariekin. Altzolako auzo elkarteak antolatu du ekimena.
Iraupena: 01:00 Bisitari kopuru mugatua: 39 lagun Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera. Prezioa: 16,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € ) Irteera puntua: Anes Arrinda pasealekua (pantalana), Deba Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko: geoparkea.eus
Hizkuntza: Euskara
Espainia 2026 / 87 min. / Zuzendaria: Joaquín Mazón "La familia Benetón +2" komedia familiarra da, 2026ko apirilean estreinatua, Leo Harlemek protagonista duena. Toni Benetonek bere familia kulturaniztun eta dibertigarria kontrolpean duela uste duenean, bi haurtxo berriren etorrerak bere bizitza hankaz gora jarriko du
Ekitaldia 'Ispilu(h)ari' programaren baitan antolatu du Udalak. 12 urtetik beherakoei zuzenduta.
Hizkuntza: Euskara
Hizkuntza: Gaztelania
Erresuma Batua, 2025 / 120 min. / Kirk Jones John Davidsonen benetako istorioa. Touretteren sindromea 15 urterekin diagnostikatu zioten, eta ikaskideek zorotzat jo zuten (bere sintoma nagusietako bi espasmoak eta irainekiko inkontinentzia dira). Johnek gutxik ezagutzen zuten baldintza batekin borrokatu zuen. Heldua zela, Tourette sindromea zuten pertsonen aldeko kanpaina egin zuen.
AEB 2026 / 127 min. / Zuzendaria: Antoine Fuqua Michael Jacksonen bidaia musikatik haratago, Jackson Five taldeko lider gisa zuen talentu apartaren aurkikuntzatik izar ameslari bihurtzeraino, zeinaren sormen handinahiak entretenimenduaren industriaren ikono nagusi gisa sagaratzeko ahalegin nekaezina piztu zuen.
Asteburu honetan, Sorako sei ekipok jokatuko dituzte partiduak, horietako bik Ezoziko futbol zelaian. Bihar goizean, 10:00etan, Gorengo mailako kadeteek Zestoako taldearen kontrako partidua jokatuko dute, eta, 16:30ean, Infantil A-k Usurbilen kontrakoa. Jubenilek, 1. Mailako Kadeteek eta Infantil B-k kanpoan dituzte norgehiagokak.
Errealitate birtualeko erakusketa hau Ainhoa Bereziartua Aranzabal (Errezil, 1997) eta Maddi Astigarraga Bergarak (Deba, 1997) garatu dute. Lehena Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea da, eta, bigarrena, berriz, ilustratzaile zientifikoa. Ondu dutena errealitate areagotua hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko erabiltzen duen proiektu ibiltaria da eta hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak bultzatu du.