"Entre líneas y emociones" adimen emozionaleko irakurketa kluba: "El niño que se enfadó con la muerte" (Enric Benito)
Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez. Debatik trenez joango dira partaideak Zumaiaraino eta han oinezko bidea egingo dute Artadiko San Migelera.
Katamarran ume-txokoak, Soraluzeko haurreskolarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia. Hizlaria Donna Apellaniz Nieto izango da. Hitzaldia doakoa eta herritar guztiei zuzendua egongo da.
"Gaztetxo letrazaleak" gazteentzako irakurketa kluba (9-11 urte): Joemak eta polasak (Iñigo Astiz, Maite Mutuberria)
Baso Bete Zientziaren saio honetan bi hitzaldi egongo dira:Eneko Ugalde (Ingeniari elektronikoa)"Robotak eta gizakia: oraina eta etorkizuna. Nola isladatzen da gure eguneroko bizitzan?"Ane Arrizabalaga (Ikerketa biomedikoan doktoregaia)"Entzun bai, baina nola? Entzumenaren sekretuak laborategiko begiradatik"
Hizkuntza: Euskara
Musika Eskolako koruko ikasleek kontzertua emango dute.
"Irakurketa gozagarri" euskarako irakurketa kluba: Bisita (Mikel Pagadi)
Kolonbia 2025 / 120 min. / Zuzendaria: Simón Mesa Soto Óscar Restrepo poeta, filmeko protagonista, ez da gai izan literaturan hasi zenean espero zitzaion etorkizuna izateko, eta ahal duen moduan ateratzen da urrera ama zaintzen duen bitartean. Óscar konturatuko da Yurlady izeneko bere ikasle nerabe bat bere oso antzekoa dela: poesiaren diamante landugabe.
Errealitate birtualeko erakusketa hau Ainhoa Bereziartua Aranzabal (Errezil, 1997) eta Maddi Astigarraga Bergarak (Deba, 1997) garatu dute. Lehena Biogipuzkoako eta EHUko ikertzailea da, eta, bigarrena, berriz, ilustratzaile zientifikoa. Ondu dutena errealitate areagotua hiri-osasunari buruzko ezagutzak transmititzeko erabiltzen duen proiektu ibiltaria da eta hiri-inguruneak (airearen kutsadura, zarata, berdeguneak, etab.) pertsonen osasunean nola eragiten duen kontzientziatzeko beharrak bultzatu du.
Eusfera: gure umeentzat inguru euskaldunagoa nahi duten gurasoentzako ekimena da. Familiek elkarrekin jolas egiteko saioa antolatuko dute ludotekatik. Saioa frontoian izango da. Ludotekan izena emanda ez dauden umeek eta haien gurasoek izena eman beharko dute parte hartzeko: hemen
Hizkuntza: Euskara
Krabelin pintura eskolako ikasleen lanak ikusi ahal izango dira erakusketan.
Egun handia, Debarren Eguna, maiatzaren 17a (igandea) izango da. Nolanahi ere, lau eguneko egitaraua ondu du Debako Udalak. Ikus EGITARAU OSOA.