Ekintza Orbe Kardinala plazan egingo da, 11:00etatik 18:00etara, hondakinak behar bezala bereizten ikasteko gune praktiko eta atsegina eskainiz. A Ze Marroia! gune ibiltarian, parte-hartzaileek beren ezagutzak neurtu ahal izango dituzte galdera-erantzunen joko dinamiko baten bidez; zalantzak argitzeko, ohitura jasangarriak indartzeko eta modu atseginean ikasteko prestatua dago. Horrez gain, edukiontzi marroia erabiltzeko baimena erraz eskuratu ahal izango da, eta kanpainako WhatsApp bidezko laguntzailea ere erabilgarri egongo da “komodin” gisa galderei erantzuteko, hondakinak identifikatzen laguntzeko eta birziklatzeari buruzko aholku erabilgarriak emateko.
Nahikari Emakume Elkarteak antolatuta.
Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez. Mari Piris Elkarmediako kideak gidatuko ditu saioak. Izen-ematea aurrez egin behar da.
Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez. Jartxa loradendako Pedro Burgañak gidatuko du tailerra.
Betzaida Urtaza Elizburu idazlea izango da bertan.
Hizkuntza: Euskara
18:00etan hasiko dute jaialdia, eta hiru partida jokatuko dituzte: Ane Landa eta Naroa Zubiak / Irati Alkorta eta Iraia Arriola Xabat Rey eta Harriet Kanalaetxeberria / Aratz Larrañaga eta Aitor Urbieta Ander eta Luken Zulaika aita-semeek / Luken Agirregabiria eta Beñat Fernandez
Baso Bete Zientziaren saio honetan bi hitzaldi egongo dira:Maialen Beristain (Matematikan doktoregaia)"Kriptografia. Sekretuen zientzia"Teresa Aceña (Immunologian doktoregaia)"Gure barneko detektibeak. Sistema immunologikoa ezagutzen"
Hizkuntza: Euskara
Isiltasunaren eskolakoen topaketa. Jose Cruz Igartuak emango du, Kultur Etxean.
Jone Telleria artistaren lanak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.
Alemania, 2025 / 93 min. / Fatih Akin Amrum uhartea, 1945eko udaberria. Bigarren Mundu Gerraren azken egunetan, Nanningek, 12 urteko mutikoak, isas traizionariei desafio egiten die beldurrik gabe fokak ehizatzeko. (Bertsio orijinalean)
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea
Krabelin pintura eskolako ikasleen lanak ikusi ahal izango dira erakusketan.