Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzako osasun zentroak eta Ermuko udaleko gizarte eta kirol zerbitzuek tailer teoriko eta praktikoa antolatu dituzte, adinekoen artean erorikoak prebenitzeko. Tailerra doakoa izango da eta bi orduko bi saioa izango dira. Maiatzaren 25ean saio teorikoa eta maitzaren 26an saio prektikoa. Tailerra gaztelaniaz egingo da eta interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute: Osasun Zentroan (934 02 26 30) edo Gizarte Zerbitzuetan (943 17 91 61). Saio teorikoan, adinekoen erorketetan eragiten duten faktoreak aztertuko dira, baita jarduera fisiko egokia mantentzeak dituen onurak edo udaleko gizarte-zerbitzuetan ditugun baliabideak baita ere.beste hainbat gauza interesgarri.
Asterix galiarra lana landuko dute saioan. Alaine Agirre idazleak gidatuko du haurrentzat eta gazteentzat zuzendutako saioa.
Hizkuntza: Euskara
Neke emozionalari buruzko hitzaldia emango du Loredi Salegik.
Liburutegiko Euskarazko irakurle klubetik antolatutako ekimena da.
Mikel Pagadiren Bisita lana landuko dute saioan. Alaine Agirre idazleak gidatuko du saioa. Saioak doakoak izango dira, baina antolatzaileek aipatu dute komenigarria dela izena aurrez ematea. Interesa dutenek Itziarko harrera bulegoan egin dezakete izen-ematea, 943 19 92 55 telefono zenbakira deituta edo apuntatu@itziar.eus helbidera mezu bat bidalita. Gogorarazi dute liburua edo irakurgaia lortzea bakoitzaren ardura izango dela eta saiora bertaratu aurretik irakurri behar dela hizpide izango duten literatur lana.
Hizkuntza: Euskara
Jone Telleria artistaren lanak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.
Espainia, 2026 / 107 min. / Ángeles González-Sinde Juan eta Gloria dibortziatuta eta duela hogei urtetik urrun daude, eta Buenos Airestik Espainiara bidaiatzen ari dira, Kim alaba hilda agertu dela jakin ostean. Han aurkituko dute non dagion ez dakien bere alabak seme bat utzi duela.
Espainia 2026 / 111 min. / Zuz. Manuel Sanabria - Joaquin Lamas Gasteiz, 2022. Unai López de Ayala inspektore eta profilatzaile kriminal ohiak, Kraken ezizenekoak, dei anonimo bat jaso du, bere familiaren iraganaz dakiela uste duena aldatuko duena: astebete du Libro negro de las horas kondairazko liburua aurkitzeko, bere ama, duela hamarkada batzuetatik hilda zegoela uste zuena, hil egingo da. Unai bere erretirotik itzuli da, eta Estirekin batera erlojupeko lasterketa larri bati ekin dio, Gasteiz eta Madril artean, bere ibilbideko profil kriminal garrantzitsuena marrazteko, bere iragana betiko aldatzeko gai den bat.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Maiatzaren 22an hasi eta 30era bitartean, ekimen ugari izango dira Deban, Mutrikun eta Zumaian. Ekintzak doakoak izango dira, baina kasu batzuetan aurrez eman beharko da izena. Hain zuzen, geoparkea.eus-eko Europako Geoparkeen Astea 2026 atalak dakar informazioa.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea