Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez egingo dute jarduera, eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea. ***Oharra: Euria egingo balu, Arbilen lokalean egingo dute ekintza.
Jubilatuei zuzendutako hitzaldia: “Indartu zure hezur eta muskuluak”. Hizlaria: Maite Gonzalez - Osteopata. Ondoren txokolatada bazkideentzat Jubiletxean.
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.
Hizkuntza: Euskara
Musika eskolako talde instrumentalek kontzertua emango dute.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
Ekainaren 8tik 14ra Pintxo Lehiaketa ospatuko da. Hauek dira lehiaketan parte hartuko dutenak: Amatxi Antela Arkupe Batzoki Burduntzi Giroa Jubiletxe Kiska Lau Bide London Norbera Otro Plan B Rincon Sagarra Simon Titanic Txalaparta Urkaregi Zutabe Zutik
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea