Iñigo Astiz eta Maite Mutuberriaren Joemak eta polasak poesia ilustratua landuko dute saioan. Alaine Agirre idazleak gidatuko du haurrentzat eta gazteentzat zuzendutako saioa.
Hizkuntza: Euskara
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.
Ameikutz musika eskolako bateria ikasleen kontzertua
Ekainaren 27an egingo den Zuhatza Trail ekimenaren barruan, mendi lasterketa eta martxaz gain, egun osoko kultur egitaraua ere antolatzen ari dira. Egitarau horren barruan izango da Baratxuri zopa izeneko kantaldi herrikoia, eta hori prestatzeko entsegu irekia egingo dute.
Josu Goikoetxearen Lakioa lana landuko dute saioan. Alaine Agirre idazleak gidatuko du saioa. Saioak doakoak izango dira, baina antolatzaileek aipatu dute komenigarria dela izena aurrez ematea. Interesa dutenek Itziarko harrera bulegoan egin dezakete izen-ematea, 943 19 92 55 telefono zenbakira deituta edo apuntatu@itziar.eus helbidera mezu bat bidalita. Gogorarazi dute liburua edo irakurgaia lortzea bakoitzaren ardura izango dela eta saiora bertaratu aurretik irakurri behar dela hizpide izango duten literatur lana.
Hizkuntza: Euskara
Musika eskolako talde instrumentalek kontzertua emango dute.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
Ekainaren 8tik 14ra Pintxo Lehiaketa ospatuko da. Hauek dira lehiaketan parte hartuko dutenak: Amatxi Antela Arkupe Batzoki Burduntzi Giroa Jubiletxe Kiska Lau Bide London Norbera Otro Plan B Rincon Sagarra Simon Titanic Txalaparta Urkaregi Zutabe Zutik
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea