Zaintzako eta etxez etxeko lanei buruzko aholkularitza zerbitzua Merlin Medinarekin. 16:00etatik 19:00etara, Lilan. Bakarkako saioak. Doan. Beharrezkoa da aurretik hitzordua hartzea. 688640983
San Juan sua eta bertaratzen diren auzotarrentzat afari-merienda
Itziarko Gaztelekuak antolatuta.
21:00. Kalez Kale txistulariak kaleetan zehar. 22:00. Sua piztuko dute plazan eta Gure Kai Euskal Dantzari Taldeko kideen emanaldia izango da. Ondoren, erromeria, Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien eskutik.
San Joan bezpera eguneko Akelarrea, Herriko Enparantzan. In Leike kultur elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatuta. Su handia piztuko dute plazan, eta haren inguruan osatuko dute ikuskizuna iluntzearekin batera.
Euskal Birusa Elkarteak eta Txindurri Txistu eta Dantza taldeak antolatuta, Ermuko Udalaren laguntzarekin, San Juan sua antolatu dute Ermuko Plazan. 22:30etatik aurrera, Akelarrea, Irrintzi lehiaketa eta San Juan kantua. 00:00etan Suzko zezena
Erakusketan panel elebidunak daude ikusgai, zientziaren arloan ikertzaile handiak izan diren eta diren emakumeen biografiak jasotzen dituztenak. Panelek QR kode bana dute, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Zientzia kaiera' blogeko testu eta edukietara garamatzatenak. Erakusketa doan da eta Izarra zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke, 08:00etatik 22:00etara. Hilabetez, uztailaren 15era arte.
Ermuko Gazteria Zerbitzuak 2008 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzat futbito txapelketa antolatu du. Txapelketa ekainaren 22tik 25era izango da, Betiondoko instalazioetan. Talde fasea eta kanporaketa fasea jokatuko dira. 2008-2013 urteen artean jaiotakoentzat zuzenduta dago. Doakoa da. Taldeak: Mistoa, femeninoa edo maskulinoak izan daitezke. 7-11 pertsonez osatua. Izen-ematea: azken eguna ekainak 12. Harremanetarako, udaleko gazte zerbitzuan: gazteria@ermua.eus / 689 04 25 71 Oharra: Inskripzioak eskainitako plazak gainditzen badituzte, zozketa egingo da.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea
Ekainaren 16tik 30era. Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara Larunbat eta igandeetan: 12:00etatik 14:00etara