12:00 Meza, auzoan hildakoen alde. 14:30 bazkaria. Egun osoan zehar, Lizaso eta Egaña bertsolariak. Bazkalostean dantzaldia Laja II eta Lutxurdiorekin. 18:00 Umeendako jolasak. 19:00 Emakumezkoen bola txapelketa. 21:30 Afaria. Afalostean, erromeria eta jaien amaiera.
Itziarko Gaztelekuak antolatuta.
Erakusketan panel elebidunak daude ikusgai, zientziaren arloan ikertzaile handiak izan diren eta diren emakumeen biografiak jasotzen dituztenak. Panelek QR kode bana dute, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Zientzia kaiera' blogeko testu eta edukietara garamatzatenak. Erakusketa doan da eta Izarra zabalik dagoen ordutegian bisitatu daiteke, 08:00etatik 22:00etara. Hilabetez, uztailaren 15era arte.