Odol emaileen bi hilean behineko hitzordua, odol ateratzeak egiteko.
Itziarko Gaztelekuak antolatutako txapelketa.
19:00etan, Orbe Kardinalaren plazan, txarangen arteko jolasak adreiluak eta jatorrizko bekatuaren jokoekin, txarangen batzordeak antolatuta. 22:00etatik 01:00etara, puntu morea San Pelaio kalean. 20:00etan, San Pelaio plazan, bertako Makis 37 taldearen kontzertua. 01:00etatik 03:00etara, puntu morea Erdikokale 5ean (Antzinako Bolintxon).
Gazte Asanbladak antolatutako udako programaren barruan, Bertsotan gixez bertso-saioa Herriko Enparantzan.
Paketek eta Soto Alto FCko kideek talde banaezina osatzen dute, baina Los Futbolísimosen itunak arriskuan jartzen du: higiezinen iruzur batek jokorako zelairik gabe utzi ditu, eta beren herria hondamendian murgilduta dago. Zentroarteko ligan jarraitzeko, Los Justosen taldeari irabazi beharko diote. Oso aurkari zailak dira, eta kapitain 'pirata' samarrak nahaspila batean baino gehiagotan sartuko ditu: Banku bati egindako lapurretan nahastuko dira, eta Paketeren aitak bere polizia lana arriskuan ikusiko du. Guzti hau gainditzeko, Los Futbolísimosek bere adimena areagotu beharko dute eta inoiz baino elkartuago egon...
Debako Gazte Asanbladaren ekimenez. Uztailak 17, ostirala: 17:00. Pala eta ping-pong txapelketa, Euskal Jolas frontoian. Uztailak 18, larunbata: 11:00. Baltsa jaitsiera (saria mozorro onenari), Maxpetik. Ondoren, karropoteoa. 13:30. Paella txapelketa. 15:00. Bazkari autogestionatua. Ondoren, bingo musikatua. 19:00. Joseto ta Alayak elektrotxaranga kalez kale.