Jabekuntza Eskolak antolatutako tailerra: “Nik ere badakit konponketak egiten: iturgintza eta elektrizitatea” Ikasi iturgintza eta elektrizitateko konponketa txikiak modu praktiko eta seguruan egiten, oinarrizko tresnak erabiliz. Eguneroko matxurak konpontzeko autonomia eduki, genero-estereotipoak hautsi eta zuk ere egiten badakizula erakutsi. Ikastaroak: Urriak 6, 13, 20 eta 27. Azaroak 3 eta 10 Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara Irakaslea: Ana Oceja Uribe Prezioa: 5 euro Tailerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Matrikulak irailaren 21etik aurrera egin ahal izango dira Ermuko Emakumeen Topalekuan bertan, edo 943 17 10 30 telefono-zenbakira deituta.
Ehuntzen eta hitz egiten programak bi tailer eskaintzen ditu, hamar plazakoak eta sei saiokoak bakoitza, Lehenengo taldea 65 urtetik gorakoentzat da bereziki, topaketa-errutinak sustatzeko eta aldian aldiko aisialdi-ohiturak sendotzeko. Saioak astearteetan izango dira, 15:30etik 16:30era, urriaren 6an eta 20an, azaroaren 3an eta 17an eta abenduaren 1ean eta 15ean. Bigarren taldeak belaunaldien arteko izaera izango du, eta gazteen eta adinekoen arteko elkarrizketa bultzatzea eta belaunaldien arteko loturak sendotzea du helburu. Bost plaza 65 urtetik gorakoentzat izango dira, eta beste bost 15 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Proposamenak jarduera hau beste pertsona batzuekin josten ikastera edo praktika partekatzera animatzen du, eta osagarriak eta jantziak egin ahal izango dituzte partaideek, hala nola nezeserrak, saskitxoak, poltsak edo txalekoak. Saioak astearteetan ere izango dira liburutegian, 16:45etik 17:45era. Topaketak urriaren 6an eta 20an, azaroaren 3an eta 17an eta abenduaren 2an eta 15ean izango dira ere bai. Bi tailerretan izena emateko azken eguna osteguna, urriak 1, izango da. Izena emateko liburutegiko txartela behar da. Interesa dutenek jada eman dezakete izena liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez, edo posta elektronikoz biblioteca@ermua.eus helbidean. Horretarako, datu hauek aurkeztu behar dira: izen-abizenak, liburutegiko txartel-zenbakia, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa (halakorik izanez gero).
Ipuin kontalaria Lur Usabiaga. LH1-LH2ko haurrak, 17:00-17:40 LH5-LH6ko haurrak, 17:45-18:15 LH3-LH4ko haurrak, 18:30-19:15
Uxue Alberdiren 'Ezin dut, eta zer?' liburua landuko dute. Alaine Agirre idazleak gidatuko du saioa.
Hizkuntza: Euskara
Herri barruko zuhaitz eta zuhaixkak kudeatzeko plana osatu du Arbolinnova enpresak, Udalaren eskariz, eta bihar, urriak 6, aurkeztuko dute jendaurrean.
Hitzaldia emango dute, jubilatu ondoren sexualitatea nola bizi den azaltzeko. Ele bietan izango da.
Ateak irekiko ditu Ludotekak. Herritarrei azalduko diete azpiegituraren funtzionamendua.
Delphine de Vigan-en 'Esker onak' liburua landuko dute. Alaine Agirre idazleak gidatuko du saioa.
Michela Murgiaren 'La acabadora' liburua landuko dute. Ainhoa Aldazabalek gidatuko du saioa (gazteleraz).
Hizkuntza: Gaztelania
El paseo de los sueños (Zidrou, Mai Egurza)
Urriaren 1etik 15era bitartean izango da ikusgai. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 19:30era. Larunbat eta igandetan: 12:00etatik 14:00etara.