Treba gurasoak programaren baitan antolatutako hitzaldietan bigarrena eskainiko da haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta. Hizkuntza: euskaraz. Hizlaria: Nerea Mendizabal. Zaintza zerbitzua egongo da behar duenarentzat.
Ilumberri Achademiak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak Karlistadak: XIX.mendeko gerra zibilak... eta gehiago hitzaldi-zikloaren barruan, Karlisten oldarraldia eta ondoko gerra 1833-1839 izenburuko hitzaldia emango du Joseba Agirreazkuenaga historialari eta ikertzaileak.
Antzerki Ferekak saioa antolatu dute Jubilatuen Biltokian antzerki tailerrean ibili direnek. Agertokia ere prestatu dute, eta inaugurazio ekitaldia prestatu dute. Antzezlanaren ostean, luntxa egongo da. Euskaraz izango da.
Film labur lehiaketa. Bideoa entregatzeko azken data: Apirilak 26.
Baso Bete Zientzia jardunaldien barruan, bi hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, 'Gehitu edo ezabatu. Arku elektrikoan oinarritutako fabrikazio-gehigarria' hitzaldia eskainiko du Eider Aldalur Ingeniaritza mekanikan doktoreak. Bestetik, 'Kanabinoideak kontsumo ludikoaz haratago. Zertarako balio dute?' hitzaldia eskainiko du Miquel Saumell Farmakologian doktoreak.