Auzolanerako izen-ematea otsailaren 21era arte, Itziarko harrera bulegoan (09:00-14:00 astegunetan), emailez (apuntatu@itziar.eus) edo telefonoz (943 19 92 55).
Hizkuntza: Euskara
AEB 2024 / animazioa / 99 min. Bere arbasoen ustekabeko deia jaso ondoren, Vaianak Ozeaniako itsaso urrunetara bidaiatu behar du eta ur galduetan barneratu aurrekaririk gabeko abentura bat bizitzeko.
Eguneko gai zerrenda: 2024ko memoria eta sarreren eta gastuen kontua aurkeztea. 2025erako aurrekontua. Zuzendaritza-batzordean bazkide berriak sartzea, hala badagokio. *** 18:25ean izango da lehenengo deialdia eta 18:40ean, bigarrena.
AEB 2023 / Zuz.: Greg Kwedar / 107 min. Sing Sing Zentro Korrekzionalean espetxeratutako preso talde txiki batek, munduko segurtasun handieneko espetxe ospetsuenetako batek, antzerki tailer baten parte gisa beren antzezlan propioa muntatzea proposatzen du. Arte eszenikoen bidez, gizon horiek mundua borrokarako leku gisa ikustea lortzen dute.
Sora Futbol Taldeko nagusiek zein kadeteek Ezoziko Futbol Zelaian jokatuko dituzte euren norgehiagokak, biek ala biek bihar, zapatua. Kadeteek Idiazabalgo taldea izango dute aurrez aurre, 11:30ean eta Erregionalekoek, berriz, Debako Amaikak Bat taldearen kontra jokatuko dute, 16:00etan. Osterantzean, jubenilek domekan Lasarten jokatuko dute, Gorengo mailako kadeteek Intxurreren kontra jokatuko dute domekan baita ere, eta Infantil A mailakoek Eibarko Urkiren kontra, haiek ere domekan, Unben 15:30ean