Ellas viviran de otra manera liburuaren eta dokumentalaren aurkezpena, pikoteoa, kontzertua, argazki erakusketa...
Capoeira feminista 9 eta 15 urte bitarteko neskentzat, Sabine Rahdek (Foca) gidatuta. Prezioa: 5 euro. Egunak: Urriaren 24an eta 31n, eta azaroaren 7an eta 14an. Iraupena: 6 ordu guztira.
Interesa dutenek 688632874 telefonora deitu beharko dute (plazak mugatuak dira).
7. arteari buruzko kafe tertulia gidatuko du Loredi Salegik.
Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak Mamuak eta beste auzokid ebatzuk saioa emango du 4 eta 10 urte bitartekoei zuzenduta, Mendaroroko Udal Liburutegian, Liburutegien Nazioarteko Egunaren karietara.
Hizkuntza: Euskara
Espainia 2025 / 115 min. / Alauda Ruiz de Azua Ainara (Blanca Soroa), 17 urteko gazte idealista eta distiratsuak, unibertsitateko zein karrera ikasiko duen erabaki behar du. Edo, behintzat, hori espero du bere familiak. Hala ere, gazteak dio Jainkoarengandik gero eta hurbilago sentitzen dela eta klausurako mojaren bizitza besarkatzeko asmoa duela. Albisteak ezustean harrapatu du familia osoa, eta amildegi bat eta suzko proba bat eragin ditu guztientzat.
Bingopotea egingo dute Mendaroko gaztetxean. Hiru partida jokatuko dituzte bingoan eta ondoren pintxopotea egingo dute. Sariak ere izango direla aurreratu dute, tartean Baztango saltoa egoteko saria.
DePol, berezko talentua duena, aire freskoaren ahokada bat da, musika-panoramak hainbeste behar duena. Berak idatzitako letrak, musika eta istorioak, nortasunez beteak, entzule guztiak berarekin konektatu eta lehen entzunalditik abestietan harrapatuta gera daitezen.Gaur egun, artista gaztea irrati garrantzitsuenetan jotzen ari da, eta LOS40eko lehena da “Ibiza” singlearekin, eta 1,7 milioi entzule baino gehiago ditu hilero Spotifyn. Gainera, arrakasta-zifrak lortu ditu bere hits handiekin: “Nork esango luke”, dagoeneko 55 milioi erreprodukzio baino gehiago dituena eta platinozko disko hirukoitza lortu duena, “Ze polita”, 35 milioi erreprodukzio baino gehiago eta platinozko disko bikoitza dituena, eta “Eivissa”, 32 milioi erreprodukzio baino gehiago biltzen dituena Spotifyn eta Platinozko disko bikoitza. Sarrera: 15 euro.
- Urriaren 13tik 26ra: Mikologiari buruzko argazki erakusketa. Lobiano Kulturgunean. - Urriak 23: Kirol gala, 19:00etan. Orbe Kardinalaren plazan, - Urriak 24: Mikologiari buruzko hitzaldia. 19:00etan. Lobiano Kulturgunean - Urriak 25: Mendiko lanak eta Oliver Magoaren emanaldia. 18:00etan. Orbe kardinalaren plazan. - Urriak 26: Mikologiari buruzko erakusketa. 12:00etatik. Orbe Kardinalaren plazan.
Kontrargik antolatutako erakusketan iazko Argazki Rallyan sarituak izan ziren lanak ikusi ahal izango dira.