Ostirala, azaroak 21



08:30

Santa Zezilia Eguna

Kalegoen plaza, Elgoibar

Ikastolakoak kalejiran joango dira ikastolara. 

Santa Zezilia Eguna Kalegoen plaza

Ikastolakoak kalejiran joango dira ikastolara. 


17:00
19:45

Debako XIII. Nesken Pala Txapelketa (3. eta 4. postuak erabakitzeko partida)

Aldats pilotalekua, Deba | Txapelketa

Hona HEMEN aste honetako partiden zerrenda. 

Debako XIII. Nesken Pala Txapelketa (3. eta 4. postuak erabakitzeko partida) Aldats pilotalekua

Hona HEMEN aste honetako partiden zerrenda. 


17:00
21:00

Odol ateratzeak Mendaron

ikastolan, Mendaro

Odol ateratzeak egingo dituzte Mendaron. Txanda hartu behar da. Astelehenetik asteazkera gotatanta.eus webgunearen bidez, eta handik aurrera, whatsappez. 632 403 795. 17:00etatik 21:00etara egingo dira odol ateratzeak, ikastolan. 

Odol ateratzeak Mendaron ikastolan

Odol ateratzeak egingo dituzte Mendaron. Txanda hartu behar da. Astelehenetik asteazkera gotatanta.eus webgunearen bidez, eta handik aurrera, whatsappez. 632 403 795. 17:00etatik 21:00etara egingo dira odol ateratzeak, ikastolan. 


18:00

Gartxot

Mallabia | Filma

Sarrera: Doan

Gartxot
  • Sarrera: Doan

18:00
19:00

Pala motza txapelketa

Aldats pilotalekua, Deba | Txapelketa

Euskal Jolas 2 taldeak Oiangu 1 taldea izango du aurkari.

Pala motza txapelketa Aldats pilotalekua

Euskal Jolas 2 taldeak Oiangu 1 taldea izango du aurkari.


18:00
19:30

Gurasoentzako barreterapia tailerra

Udaletxeko udalbatza aretoan., Mendaro

Arno guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak antolatuta, barreterapia tailerra Manex Beristainekin, Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoan. 

Gurasoentzako barreterapia tailerra Udaletxeko udalbatza aretoan.

Arno guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak antolatuta, barreterapia tailerra Manex Beristainekin, Mendaroko udaletxeko udalbatza aretoan. 


18:30
20:00

Liburu aurkezpena: 'La Ertzaintza que viene'

Debako Gaztetxea, Deba | Aurkezpena

Gazte Asanbladaren 25. urtemuga ospatzeko antolatu dute hitzordua. Ahoztar Zelaieta egileak aurkeztuko du liburua eta gaiari buruzko hitzaldia ere emango du.

Liburu aurkezpena: 'La Ertzaintza que viene' Debako Gaztetxea

Gazte Asanbladaren 25. urtemuga ospatzeko antolatu dute hitzordua. Ahoztar Zelaieta egileak aurkeztuko du liburua eta gaiari buruzko hitzaldia ere emango du.


19:00

Antzerkia: 'Arizona'

Elgoibar

Txalo produkzioak taldeak aurkeztuko du. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia dira aktore protagonistak.  Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, deskuidurik txikienean noiz gurutzatuko zain... Baina adi egon behar dute, ezin dute guardia jaitsi. Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da….

Antzerkia: 'Arizona'

Txalo produkzioak taldeak aurkeztuko du. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia dira aktore protagonistak. 

Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, deskuidurik txikienean noiz gurutzatuko zain... Baina adi egon behar dute, ezin dute guardia jaitsi.

Halako batean, Margaret galdera asko egiten hasiko da, gehiegi…eta beraien bizitza komikoa guztiz aldatzen hasiko da….


19:30
21:00

Kalean Kantuzen emanaldia

Deba | Kontzertua

Santa Zezilia eguna ospatzeko, Kalean Kantuzekoek emanaldi berezia eskainiko dute.

Kalean Kantuzen emanaldia

Santa Zezilia eguna ospatzeko, Kalean Kantuzekoek emanaldi berezia eskainiko dute.


19:45
20:30

Larruzko paleta txapelketa

Aldats pilotalekua, Deba | Txapelketa

Iruleak taldeak Hernani 2 izango du aurkari.

Larruzko paleta txapelketa Aldats pilotalekua

Iruleak taldeak Hernani 2 izango du aurkari.


20:00
21:30

Kontzertua: Rüdiger

Kultur Elkartea, Deba | Kontzertua

Kontzertua: Rüdiger Kultur Elkartea

20:00
21:30

Kontzertua: "Ina Forsman"

Herri Antzokia, Soraluze

Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du zazpigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.

Kontzertua: "Ina Forsman" Herri Antzokia

Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du zazpigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.


20:30

Santa Zezilia jaialdia

Ermua Antzokia, Ermua

Musikaren zaindariaren omenez egin ohi den jaialdia, Alboka Musika Eskolako ikasleek eta Txindurri taldeko dantzariek eskainia. Sarrera: 3 euro.

Santa Zezilia jaialdia Ermua Antzokia

Musikaren zaindariaren omenez egin ohi den jaialdia, Alboka Musika Eskolako ikasleek eta Txindurri taldeko dantzariek eskainia.

Sarrera: 3 euro.


10:00

Erakusketa: 'Terrorismoaren eta indarkeriaren bost hamarkada'

Santa Maria elizako klaustroa, Deba | Erakusketa

Honakoa da erakusketa ikusteko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. 

Erakusketa: 'Terrorismoaren eta indarkeriaren bost hamarkada' Santa Maria elizako klaustroa

Honakoa da erakusketa ikusteko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. 


13:00

Blues Hotsak 2025

Hainbat kokalekutan, Soraluze

Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du zazpigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazaa, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.

Blues Hotsak 2025 Hainbat kokalekutan

Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du zazpigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazaa, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.


18:30

Vicente Guinearen argazki erakusketa

Kultur Etxea, Elgoibar | Erakusketa

Vicente Guineak Jaizkibeleko geoformak jaso ditu bere argazki kamerarekin, eta orain ikusgai jarriko ditu Elgoibarko kultur etxean. 

Vicente Guinearen argazki erakusketa Kultur Etxea

Vicente Guineak Jaizkibeleko geoformak jaso ditu bere argazki kamerarekin, eta orain ikusgai jarriko ditu Elgoibarko kultur etxean.