Osakidetzak, Ermuko Udaleko Osasun Komunitarioko Zerbitzuaren laguntzarekin, bi informazio-saio antolatu ditu herritarrei Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) egiten laguntzeko. Ekimena helduei zuzenduta dago, eta pertsonen autonomia bultzatzea eta beren lehentasun sanitarioak modu informatu eta kontzientean adierazteko aukera ematea du helburu. Saioak urriaren 7an eta 21ean izango dira, eta Debabarrena ESIko Erizaintza Komunitarioko taldeak emango ditu. Dokumentua tramitatzeko, bi saioetara joan behar da, biak informazio- eta laguntza-prozesu bakar baten parte baitira. Urriaren 7an Aurretiazko Borondateen Dokumentua zer den, haren helburua zein den, zer eduki sar ditzakeen eta dokumentua formalizatzeko beharrezko baldintzak zein diren azalduko da. Zainketa aringarriekin, sedazio aringarriarekin, eutanasiarekin eta ahalegin terapeutikoa mugatzearekin lotutako gaiak ere jorratuko dira. Era berean, gaiaren inguruko dokumentazio gehiago eskainiko da eta informazio gehiago eskuratzeko baliabide ofizialak zeintzuk diren jakinaraziko da. Lehenengo saio horren ondoren, 14 eguneko hausnarketa-aldia ezarriko da, eta, epe horretan, pertsona bakoitzak jasotako informazioa baloratu ahal izango du, eta bere dokumentazioa libreki eta kontzienteki prestatu. Urriaren 21ean, laguntza pertsonalizatura bideratuta egongo da. Bertan, dokumentazioa berrikusiko da, sor daitezkeen zalantzak argituko dira eta Aurretiazko Borondateen Dokumentua erregistratzeko egin beharreko urratsei buruzko orientazioa eskainiko da.
Amaia Egidazuk ipuin-kontaketa saioa eskainiko du 4 urtetik gorako neska-mutikoentzat.
Ekimenak 2025ean egindako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuari ematen dio jarraipena. Prozesu horren bidez, herritarrek 2026ko udal-aurrekontuko 250.000 euroen zertarakoa erabaki ahal izan zuten. 65 urte edo gehiagoko pertsonen artean babes handiena lortu zuen proposamena Balerioko terrazarako erabilera berriak zehaztea izan zen eta dagokion proiektua idaztea. Horretarako, 85.000 euro gorde ziren. Orain, Udalak proposamen horretan aurrera egin nahi du, adineko pertsonen parte-hartze zuzena kontuan hartuta. Urriare 7an eta 13an egingo diren saioetan, espazioarentzat interesgarrienak iruditzen zaizkien erabilerak, antzematen dituzten beharrak eta etorkizunean Baleriok izan ditzakeen jarduera, zerbitzu edo ekipamendu motak ezagutuko dira.
Adinekoen astearen barruan, zine forum saioa egingo dute Loredi Salegirekin.
Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek joskintzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu ahal izango dituzte eta josteko makina erabiltzen ikasiko dute. Horrez gain, jada erabiltzen ez dituzten jantziak berrerabiltzeko teknika desberdinak ikasi ahal izango dituzte. Upcyclingaren bidez, arropa horiek eraldatu ahalko dituzte, bizitza berri bat edo bestelako erabilgarritasun bat emateko. Saioak Urria: 7, 14, 21 eta 28 Azaroa: 4, 11, 18 eta 25 Abendua: 2, 9 eta 16
Jabekuntza Eskolak antolatutako tailerra: Sendabelarren tailerra, autozaintzan eta ongizatean oinarrituta. Ezagutu nola sendabelarrek zure ongizatea modu naturalean zaintzen lagun diezazuketen. Egunerokoan erabiltzeko prestakin errazak egiten ikasiko duzu, zure gorputzarekin konektatzeko, autozaintza sustatzeko eta bizi-kalitate handiagoa lortzeko. Ikastaroa: Urriak 7, 14, 21 eta 28 Ordutegia: 17:30-19:30 Irakaslea: Ohiane Lekunberri Ansola (Sorginbedar) Prezioa: 5 euro Hizkuntza: Euskara Tilerretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Matrikulak irailaren 21etik aurrera egin ahal izango dira Ermuko Emakumeen Topalekuan bertan, edo 943 17 10 30 telefono-zenbakira deituta.
Ainhoa Aldazabalen eskutik ROSALIND B. PENFOLD-EN 'Ondo maite nazazu' liburua landuko dute.
Niña, mujer, otras (Bernardine Evaristo)
Frantzia 2025 / Alice Douard / 96 min. Céline bere lehen semearen zain dago. Baina ez da bera haurdun dagoena. Hiru hilabete barru, bere emazte Nadia alabaz erdituko da. Bere lagunen, amaren eta legearen begiradapean, Célinek bere lekua eta legitimitatearen zentzua bilatzen ditu, bere alabaren ama izatea nahi duen gauza bakarra lortzeko trabak jartzen dizkion sistema baten aurka borrokatzen duen bitartean.
Urriaren 7an eta 8an egingo dira jardunaldiak, Euskal Kostaldeko Geoparkean. Egitarau osoa geoparkea.eus webgunean kontsulta daiteke.
Urriaren 1etik 15era bitartean izango da ikusgai. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 19:30era. Larunbat eta igandetan: 12:00etatik 14:00etara.