Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa, Elgoibarren, Mintxetako aparkalekuan.
Debako Gurutze Gorriaren jarduna ezagutarazteko helburuz antolatutako ekimena. Udalerrian nahi ez dugun bakardadeari aurre egiten saiatzeko. (65 urtetik gorako pertsonentzat)
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… Unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Sarreren salmenta: Herriko Antzokian, larunbatero 19:15etik 21:30era eta egunean bertan Herriko Antzokiko leihatilan.
Elgoibarko Amataumobila taldeak antolatuta, Telmo Lazkanok hitzaldia emango du sakeleko telefonoak etxean modu egokian erabiltzen ikasteko. LH4tik DBH1era arteko familientzako saioa izango da. Antolatzaileek kafea eta pastak jarriko dituzte, eta sorpresaren bat ere egongo dela iragarri dute.
Hizkuntza: Euskara
Mallabiko Udalak suizidioaren prebentzioa eta osasun emozionalaren zaintza ardatz dituzten prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 24 eta 25erako. Ekimen hau familiei, hezkuntza eta osasun arloko profesionalei zein herritar guztiei zuzenduta dago, eta helburua da laguntza, detekzio eta ongizate emozionala hobetzeko tresnak eskaintzea. Apirilaren 24ko saioa familientzako saio batekin hasiko da, 18:00etatik 20:30era. Saio honetan haurtzaroan eta nerabezaroan ematen den ondoez emozionala ulertzeko gakoak landuko dira, alerta-seinaleak identifikatzeko baliabideak eskainiko dira eta familia-komunikazioa indartzeko estrategiak jorratuko dira. Helburu nagusia da osasun emozionala indartzea eta suizidioaren prebentziorako tresna praktikoak eskaintzea.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontaketa saio berezia antolatu du Itziarren, Lizarbe Guraso Elkarteak. Lasturren bizi diren Mirari Alkorta, Maitane Unanue 'Inoiz ez desagertzeko ipuina' album ilustratuaren egileak saioan izango dira, baita Xabi Etxaniz lanaren ilustratzailea ere.
Hizkuntza: Euskara
7. arteari buruzko kafe tertulia, Loredi Salegirekin. Haizeak antolatu du eta Lilan gauzatuko dute. Irekia da.
Pintxo dastaketa herriko lau tabernatan: Aitzbeltz, Ormola, Txirristaka, eta Uztargi. 19:00-21:00. Eta Joselontxos txarangaren kalejira, 19:00etan, Ormolatik hasita.
Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… Unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Sarreren salmenta: Herriko Antzokian, larunbatero 19:15etik 21:30era eta egunean bertan Herriko Antzokiko leihatilan.
Gaur egingo dute euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.
19:30etatik aurrera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Orbe Kardinala Plazan. Euria egiten badu Merkartu Plazan egingo da.
Sarrera 6€Internet bidez salgai: labur.eus/ekizakulturekin
Hizkuntza: Euskara
Sarrerak salgai Lobiano Kulturgunean (Goienkale 10, Ermua), 08:00etatik 21:00etara, eta Kutxabank sarrerak webgunean. Prezioa: 15 euro.
Carlos Fernandez zenak eginiko gurutze-puntuko koadroen erakusketa, Kultur Kafean. Taberna ordutegian egongo da zabalik, hilaren 26ra arte.
Vitalia Samuilova artistaren grabatuak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.