Osteguna, maiatzak 7



11:00
12:00

Hitzaldia: 'Bioetika' (Itxaso Marti)

Debako Kultur Elkartea, Deba | Hitzaldia

Donostia Ospitaleko Itxaso Marti neuropediatrak Bioetika, aurrerapen mediku eta sozialen aurreko erronkak izeneko hitzaldia emango du, Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez.

Hitzaldia: 'Bioetika' (Itxaso Marti) Debako Kultur Elkartea

Donostia Ospitaleko Itxaso Marti neuropediatrak Bioetika, aurrerapen mediku eta sozialen aurreko erronkak izeneko hitzaldia emango du, Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez.


17:30
19:30

Sorginak: iruditeria, historia eta boterea

Emakumeen Topalekua, Ermua | Ikastaroa

Feminismotik esaten da gu bizirik iraun zuten sorginen oinordekoak garela. Zer esan nahi du baieztapen horrek? Nortzuk izan ziren sorgin horiek? Petrikiloak ala deabruaren zerbitzariak? Tailer honetan modu dinamikoan ikasiko dugu zein den sorginen jatorri historikoa, zeintzuk diren sorginen inguruan eraikitzen diren klase eta genero desberdintasunak, eta Euskal Herriko sorgin batzuen kasuan eta patriarkatuaren erakundeen aldetik jasan zuten errepresioan murgilduko gara. Maiatzak 7, 14 eta 21 Savina Lafita Solé 5 euro

Sorginak: iruditeria, historia eta boterea Emakumeen Topalekua

Feminismotik esaten da gu bizirik iraun zuten sorginen oinordekoak garela. Zer esan nahi du baieztapen horrek? Nortzuk izan ziren sorgin horiek? Petrikiloak ala deabruaren zerbitzariak? Tailer honetan modu dinamikoan ikasiko dugu zein den sorginen jatorri historikoa, zeintzuk diren sorginen inguruan eraikitzen diren klase eta genero desberdintasunak, eta Euskal Herriko sorgin batzuen kasuan eta patriarkatuaren erakundeen aldetik jasan zuten errepresioan murgilduko gara.

  • Maiatzak 7, 14 eta 21
  • Savina Lafita Solé
  • 5 euro

18:30

Erakusketa: Egur arte tailerreko ikasle nagusien lanak

Kultur Etxea, Elgoibar

Egur Arte Tailerreko ikasle helduek urtean zehar eginiko lanak jarriko dituzte ikusgai, Kultur Etxean. Hilaren 16ra arte egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era. 

Erakusketa: Egur arte tailerreko ikasle nagusien lanak Kultur Etxea

Egur Arte Tailerreko ikasle helduek urtean zehar eginiko lanak jarriko dituzte ikusgai, Kultur Etxean. Hilaren 16ra arte egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era. 


18:30
20:00

Arkeosaioak zikloko bigarren hitzaldia: 'El arte paleolítico en el valle del Deba'

udaletxeko udalbatza aretoan, Mendaro

Udalaren laguntzarekin, EHUk eta Suharri elkarteak arkeologiari eskainitakoa Arkeosaioak hitzaldi zikloko bigarren hitzaldia: El arte paleolítico en el valle del Deba. César González Sainz arkeologoak emango du, udaletxeko udalbatza aretoan.

Hizkuntza: Gaztelania

Arkeosaioak zikloko bigarren hitzaldia: 'El arte paleolítico en el valle del Deba' udaletxeko udalbatza aretoan

Udalaren laguntzarekin, EHUk eta Suharri elkarteak arkeologiari eskainitakoa Arkeosaioak hitzaldi zikloko bigarren hitzaldia: El arte paleolítico en el valle del Deba. César González Sainz arkeologoak emango du, udaletxeko udalbatza aretoan.


19:00
20:30

Baso Bete Zientzia hitzaldiak: Ibon Aranberri eta Egoitz Konde

Debako Kultur Elkartea, Deba | Hitzaldia

Baso Bete Zientziaren saio honetan bi hitzaldi egongo dira:Ibon Aranberri (Kimikan doktorea)"Homeopatia: molekularik gabeko sendagaia begi kritikoan. Kimikaren eta zientziaren ikuspegitik funtzionatu al dezake?"Egoitz Konde (Ingeniari industriala)"Digitalizazioa eta adimen artifiziala mantentze-lanetan. Bonbilla bat aldatzetik turbina eolikoen mantentze-lanak noiz egin behar diren jakiteko pausoak"

Hizkuntza: Euskara

Baso Bete Zientzia hitzaldiak: Ibon Aranberri eta Egoitz Konde Debako Kultur Elkartea

Baso Bete Zientziaren saio honetan bi hitzaldi egongo dira:

Ibon Aranberri (Kimikan doktorea)
"Homeopatia: molekularik gabeko sendagaia begi kritikoan. Kimikaren eta zientziaren ikuspegitik funtzionatu al dezake?"

Egoitz Konde (Ingeniari industriala)
"Digitalizazioa eta adimen artifiziala mantentze-lanetan. Bonbilla bat aldatzetik turbina eolikoen mantentze-lanak noiz egin behar diren jakiteko pausoak"


19:00

Idazlan lehiaketako sari banaketa

Aita Agirre - areto nagusia, Elgoibar

Idazlan lehiaketako sari banaketa Aita Agirre - areto nagusia

19:00

Isiltasunaren eskola

Kultur Etxea, Elgoibar

Isiltasunaren eskolakoen topaketa. Jose Cruz Igartuak emango du, Kultur Etxean. 

Isiltasunaren eskola Kultur Etxea

Isiltasunaren eskolakoen topaketa. Jose Cruz Igartuak emango du, Kultur Etxean. 


23:59

Santixau jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna

www.mundoarti.com plataforman, Ermua | Jaia

Ermuko udal Kultura Sailak Santixauetako kartel lehiaketaren edizioa antolatu du 2026ko herriko jaiak irudikatuko duten obra aukeratzeko. Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 7a da. Lehiaketa parte hartze librekoa da, eta lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren hiru lan original aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar baldintza hori aitortzea. Epaimahaiak maiatzaren 15ean emango du jakitera bere erabakia, eta irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Kartelak jaietako egitarauaren azala erakutsiko du. Informazio gehiago: www.ermua.eus

Santixau jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna www.mundoarti.com plataforman

Ermuko udal Kultura Sailak Santixauetako kartel lehiaketaren edizioa antolatu du 2026ko herriko jaiak irudikatuko duten obra aukeratzeko. Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 7a da.

Lehiaketa parte hartze librekoa da, eta lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren hiru lan original aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar baldintza hori aitortzea.

Epaimahaiak maiatzaren 15ean emango du jakitera bere erabakia, eta irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Kartelak jaietako egitarauaren azala erakutsiko du.

Informazio gehiago: www.ermua.eus


18:30

Erakusketa: "Dolmenen ibilbidea"

Erakusketa aretoa, Soraluze

Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu izango dira ikusgai erakusketan.

Erakusketa: "Dolmenen ibilbidea" Erakusketa aretoa

Dolmenen Ibilbidean egindako indusketa arkeologikoetan aurkitutako hainbat elementu izango dira ikusgai erakusketan.