Lehen aldiz, Polizia Nazionalaren unitate mugikorra izango da Mallabian, herritarrei dokumentu ofizialen kudeaketa errazteko eta izapideak udalerrian bertan egin ahal izateko, beste udalerri batzuetara joan beharrik izan gabe. Honako izapide hauek egin ahal izango dira: Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo pasaportea berritzea, baita NANaren ziurtagiri elektronikoak eguneratzea ere. Interesdunek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute udal bulegoetan, aurrez aurre edo 943 17 14 61 telefonora deituta. Hitzordurik gabe ez da arreta emango.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzako osasun zentroak eta Ermuko udaleko gizarte eta kirol zerbitzuek tailer teoriko eta praktikoa antolatu dituzte, adinekoen artean erorikoak prebenitzeko. Tailerra doakoa izango da eta bi orduko bi saioa izango dira. Maiatzaren 25ean saio teorikoa eta maitzaren 26an saio prektikoa. Tailerra gaztelaniaz egingo da eta interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute: Osasun Zentroan (934 02 26 30) edo Gizarte Zerbitzuetan (943 17 91 61). Saio praktikoan, euskarrien erabilera zuzena erakutsiko da (bastoiak, makuluak, taka-takak, eta abar). Gorputz-adarrak indartzeko eta erorikoak saihesteko indar-ariketak, jarrera-higienea etxeko lanetan eta beste hainbat gauza interesgarri.
Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez. Mari Piris Elkarmediako kideak gidatuko ditu saioak. Izen-ematea aurrez egin behar da.
Sexu-aholkularitza zerbitzua, Lilan. Banakako saioak, bikoteko saioak edo talde txikian. Doan. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. desiraelgoibar@gmail.com.
Soraluzeko Udal Liburutegiak 2 urtetik aurrerako haurrentzat antolatutako ekintza.
Zirkopilla zirko eskolaren eta Soraluzeko Hezkuntza Proiektuaren artean antolatutako ekintza.
XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizunak. Sarrera doan. 'Romeo = Julieta' Debako Gozatuz ikastaroko umeak Hala dio sinopsiak: "Itxarongela batean elkartu dira Romeo eta Julieta antzezlana egiteko castingera aurkeztu direnak. Denbora pasa ahala, urduritasuna, asperdura eta desberdinen arteko talkak agertuko dira, eta hasierako irudipenak, agian, ez dira diruditenak. Umorearen eta egoera xelebreen bidez, klasiko baten inguruko galderak sortuko dira: Zer kontatzen dugu? Nola kontatu nahi dugu?". 'Herria lo' Debako Gozatuz ikastaroko umeak Hala dio sinopsiak: "Herri honetan gaitz handi bat dago. Isila, ikusezina... baina denoi eragiten diguna. Gaua iritsi da eta, iluntasunarekin batera, hilketa bat egon da. Bitartean, herria lo dago eta ez da ezertxotaz konturatzen. Herria, esnatzeko ordua da. Umore absurdo eta surrealista erabiliz, ikerketa xelebre batean murgilduko gaituzte. Esnatu nahi al du inork egia ikusteko?"
Hizkuntza: Euskara
Elkarteak urteroko ohiko batzarra egingo du bihar, maiatzaren 26an, arratsaldeko 18:30ean hasita Kalebarren 8ko lokalean. Iazko jarduna eta aurtengo urterako erronkak izango dituzte aztergai, besteak beste.
Hizkuntza: Euskara
Ainhoa Aldazabalek gidatuko du saioa (gazteleraz).
Hizkuntza: Gaztelania
Jone Telleria artistaren lanak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Maiatzaren 22an hasi eta 30era bitartean, ekimen ugari izango dira Deban, Mutrikun eta Zumaian. Ekintzak doakoak izango dira, baina kasu batzuetan aurrez eman beharko da izena. Hain zuzen, geoparkea.eus-eko Europako Geoparkeen Astea 2026 atalak dakar informazioa.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea