Lehen aldiz, Polizia Nazionalaren unitate mugikorra izango da Mallabian, herritarrei dokumentu ofizialen kudeaketa errazteko eta izapideak udalerrian bertan egin ahal izateko, beste udalerri batzuetara joan beharrik izan gabe. Honako izapide hauek egin ahal izango dira: Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo pasaportea berritzea, baita NANaren ziurtagiri elektronikoak eguneratzea ere. Interesdunek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute udal bulegoetan, aurrez aurre edo 943 17 14 61 telefonora deituta. Hitzordurik gabe ez da arreta emango.
jendartEKIN proiektuaren eta udal liburutegiaren arteko elkarlana oinarri antolatutako tailerra.
XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Lehen Hezkuntzako haurrentzat.
Hizkuntza: Euskara
Soraluzeko Hezkuntza Komunitateak eta OinHerri Herri Hezitzaileen sareak elkarlanean osatua.
Gazte Asanbladak antolatutako frontenis txapelketako hirugarren jardunaldia. Nerea Bastida eta Leire Alberdi / Maren Fernandez eta Malen Bizkarguenaga Julen Iriondo eta Julen Dobarro / Xabat Rey eta Harriet Kanalaetxeberria
Debako Udalak jakinarazi du Zaintza Ekosistemaren garapen prozesuak aurrera jarraitzen duela eta hirugarren faseari ekingo diotela datozen asteetan. Horren berri eman eta fase berri hori herritarrekin partekatzeko helburuz antolatu du bilera.
Ameikutz musika eskolakoen ikasturte amaierako kontzertua. Trikiti, pandero eta txistu ikasleen kontzertua, San Agustinen.
Jone Telleria artistaren lanak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Maiatzaren 22an hasi eta 30era bitartean, ekimen ugari izango dira Deban, Mutrikun eta Zumaian. Ekintzak doakoak izango dira, baina kasu batzuetan aurrez eman beharko da izena. Hain zuzen, geoparkea.eus-eko Europako Geoparkeen Astea 2026 atalak dakar informazioa.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea