Debako Parrokiako kideek antolatu dute irteera. 28 lagunentzako autobusa jarriko dute eta bete samar baldin badago gauzatuko dute bidaia. Joan-etorria 40 euroan egin daiteke. Informazio gehiagorako: 688 69 68 05.
9:00etatik 10:00etara: “XII. Kaleko Margo Lehiaketa”, 18 urtetik gorakoentzat. Euskarriak Elgoibarko parrokiako arkupeetara eraman beharko dira zigilua jartzeko eta izena emateko. Antolatzailea: Egur Arte Tailerra (Informazioa: 666 557 538).13:00etatik 14:00etara: XII. Kaleko Margo Lehiaketako lanak parrokiako arkupeetan entregatu beharko dira.14:30ean: XII. Kaleko Margo Lehiaketaren sari banaketa, parrokiako arkupeetan. TRINITATEETAKO XXIII. AZOKA BEREZIA, Aita Agirre plazan.10:00etatik 14:30era: Herriko baserrietako produktuen salmenta.10:00etatik 17:00etara: Elgoibarko baserrietan hazitako abereen erakusketa, Aita Agirre plazan.12:00etan: Kalitatezko produktuen dastaketa, aire librean hazitako “Basatxerri” txerrien saiheskia eta hirugiharra, Elgoibarko baserri auzoetako ordezkarien laguntzarekin. 12:00 Elgoibarko baserrietako sagardo dastaketa, Zazpiki elkarteak antolatuta. Lekuederreko karpan. 18:00etatik 19:30era: Mauxitxa Txarangaren kalejira, Kalegoen plazatik hasita.23:00etan: DANBORRADA. Kalegoen plazan..
Mendi eguna antolatu dute bigarren urtez Arno Guraso Elkartekoek, Lizarpe Mendi Klubekoek, eta , Udalak. Maiatzaren 30ean egingo dute.
Egun osoko egitaraua antolatu dute. Txapelketak, kontzertuak, tailerrak, paella jana... izango dira aukeran. EGITARAUA: 09:00. Tag Team txapelketa, hondartzan. 10:00. Surf erakusketa, material salmenta eta skate librea, Itxas Gain inguruan. 13:30. Jazztabien taldearen kontzertua, Itxas Gain ondoan. 15:00. Bazkaria, Ondargain tabernan. 17:00. Tailerrak eta surf taula mekanikoa, Cardenas pasealekuan. 19:30. Debrass band taldearen kontzertua, Ondargain tabernan. 21:00. Betty Larry's taldearen kontzertua, Ondargain tabernan.
Europako Geoparkeen Astearen baitan antolatutako ekimena. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek gidatuko dute txangoa eta parte hartu nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba. Esteka honetan edota telefonoz: 943 19 24 52.
Ermua Kirolak antolatutako doako kirol jarduera. Interesa duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, bazkide izan ala ez. Aldez aurretik izena eman behar da kiroldegiko sarreran edo onlineko inprimaki bidez. Plazak mugatuak dira eta inskripzio ordenaren arabera esleituko dira.
Ikasturte osoan zehar Eskola Kirolean aritutakoek kalea kirolez eta jolasez beteko dute; ikasturte amaiera ospatzeko helburarekin.
Pintura, tailla eta zeramika ikastaroetako ikasleen lanak izango dira ikusgai.
Iraupena: 01:00 Bisitari kopuru mugatua: 39 lagun Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera. Prezioa: 16,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € ) Irteera puntua: Anes Arrinda pasealekua (pantalana), Deba Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko: geoparkea.eus
Hizkuntza: Gaztelania
Mendibil abesbatza eta Baionako Buhaminak abesbatza.
AEB 2026 / 127 min. / Zuz. Antoine Fuqua Michael Jacksonen bidaia musikatik haratago, Jackson Five taldeko lider gisa zuen talentu apartaren aurkikuntzatik izar ameslari bihurtzeraino, zeinaren sormen handinahiak entretenimenduaren industriaren ikono nagusi gisa sagaratzeko ahalegin nekaezina piztu zuen.
XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera: 6 euro. 'Adriene bergson-johnson' Itzuli konpainia (Baiona) Hala dio sinopsiak: "Adrienen pertsonaia pentsamendu neo-liberalaren metafora bihurtuko da, eta bere enpresaburu ikuspegi eta errealitatearen arteko desoreka izanen da gure ikuskizunaren umorearen iturria. Adriene atzerritarra denez, euskal gizarteari begirada berri bat ematen digu. Bere buruari dena baimentzen dio bere entzuleen barne galdezketak bultzatzeko. Bere 'outsider' jarrerari esker, gure buruaz, gure ohiturez edota egoera batzuen absurditateaz irri egiteko aukera ematen digu".
Hizkuntza: Euskara
Frantzia 2025 / 105 min. / Zuzendaria: Cédric Jimenez Paris, 2045. Frantziako hiriburuko biztanleria Alma izeneko adimen artifizial batek kontrolatzen du eta hiru eremutan banatzen da. Eremu bakoitzean klase sozial bereko pertsonak biltzen dira. Egun batean, IAren sortzailea hiltzen dute. Ikerketa Salia, 2. eremuko polizia bat, eta Zem, 3. eremuko polizia bat, esku uzten dute. Elkarrekin lan egin behar dute justiziaren eta obedientziaren arteko muga zalantzan jartzen duen ikerketa batean.
Espainia 2026 / 90 min. / Zuzendariak: Jorge A. Lara eta Fer Pérez Herri-epaimahai bateko bederatzi kidek ustelkeria-kasu polemiko bat isolatuta eztabaidatzen dute. Frogak ukaezinak dira, iritzi publikoak dagoeneko eman du bere epaia, inork ez du zalantzarik. Eskaintza sekretua jaso arte: kide bakoitzak milioi bat euro irabaziko du bere botoa errudun izatetik errugabe izatera aldatuz gero. Baina jokoan sartu nahi badute, aho batez onartu beharko dute; eta horrek epaimahaikide bakoitzak zintzilik dituen benetako arrazoiak azaleratuko ditu.
AEB 2026 / 127 min. / Zuz. Antoine Fuqua Michael Jacksonen bidaia musikatik haratago, Jackson Five taldeko lider gisa zuen talentu apartaren aurkikuntzatik izar ameslari bihurtzeraino, zeinaren sormen handinahiak entretenimenduaren industriaren ikono nagusi gisa sagaratzeko ahalegin nekaezina piztu zuen.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako tailerra, Supituki taldearen eskutik. Dinamika eta antzerki-jolas praktikoen bidez, antzerki inprobisatuaren oinarriak landuko dituzte; antzezte teknikan, bizitza pertsonalean nahiz profesionalean aplika daitezkeen trebetasunak. Ikastaroa denbora dibertigarri bat igarota, ikasi, jolastu eta hazten jarraitu nahi duen edonorentzat da.Izena emateko: goazantzerkitaldea@gmail.comlabur.eus/GoazAntzerkiAstea
Hizkuntza: Euskara
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Maiatzaren 22an hasi eta 30era bitartean, ekimen ugari izango dira Deban, Mutrikun eta Zumaian. Ekintzak doakoak izango dira, baina kasu batzuetan aurrez eman beharko da izena. Hain zuzen, geoparkea.eus-eko Europako Geoparkeen Astea 2026 atalak dakar informazioa.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea