7:45ean: DIANA, herriko dultzaineroekin.Jarraian: SOKAMUTURRA. SAKA ganadutegiaren zezenekin, 1. sektoretik hasita, 8:00etan. 3. sektorea, 8:45etik 10:30ak arte. 10:00etatik 14:30era: XXXI. ARTISAU AZOKA, Lekueder parkean. 11:00etan: MEZA, San Bartolome parrokian. Parrokiako Abesbatzak kantatuko du. 12:00etan: HAURREN DANBORRADA. Antolatzailea: Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskola. 17:30etik 19:00etara: ERRALDOI, BURUHANDI eta ZEZENZIKLETEN KALEJIRA, Elgoibarko Dultzaineroekin batera.
Txapelketa 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago. Izena emateko azken eguna: maiatzak 26. Harremanetarako telefonoa: 685 75 50 74. Antolatzailea: Iruleak Emakume Pilotariak.
Txema Ponceren eskutik. Prezioa: 90 euro. Izena emateko: 605 71 30 75.
Ligako 5. jardunaldia. Izen-ematea: 7 euro. Txapelketa Kultur Elkarteko liburutegian izango da. Informazio gehiago eta izen-ematea, esteka honetan.
Mendaroko Trinitate jaietako batzordeak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Egitaraua: 10:30 Txistularien kalejira 12:00 Meza nagusia: Mendaroko eta Itziarko abesbatzek parte hartuko dute. 12:45 Herri-kirol jaialdia. Goizeder Abendibar harri-jasotzailea eta Arkaitz Etxebeste eta Ugaitz Mugertza aizkolarien arteko jokoa. Ondoren, herriko trikitilariak.
Udal kirol sailak antolatuta 12:30etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan XVII. Aizkolarien binakako txapelketa izango da. Hiru bikoteek indarrak neurtu eta enborrak moztuko dituzte: Ezpeleta-Beltza; Mujika-Etxeberria eta Otaño-Bihurri. Ondoren, espezialitate bereko bi gazteren erakustaldia izango da: Enara eta Aratzek enborrak moztuko dituzte baita ere. Amaitzeko, Izadi Agirrez harri-jasotzaile gazteak erakustaldia eskainiko eta hainbat altxatu egingo ditu.
BertSora bertso taldetik antolatutako ekimena.
Finlandia 2025 / 83 min. / Zuzendaria: Jens Møller Lauri 12 urteko mutikoak oinez ibiltzeko gaitasuna galdu du istripu batean. Zorionez, Fleak, beste dimentsio bateko izaki iletsua agertuko da eta Lauri fantasiazko abentura bat bizitzera eraman du, non berriro ibiltzeko modua aurkitu duen. Trukean, bere kasa sortutako munstro irensle bat geldiarazi beharko du.
AEB 2026 / 127 min. / Zuz. Antoine Fuqua Michael Jacksonen bidaia musikatik haratago, Jackson Five taldeko lider gisa zuen talentu apartaren aurkikuntzatik izar ameslari bihurtzeraino, zeinaren sormen handinahiak entretenimenduaren industriaren ikono nagusi gisa sagaratzeko ahalegin nekaezina piztu zuen.
XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Alperrak, tunanteak eta maleanteak Gilkitxaro (Bilbo) Hala dio sinopsiak: "Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan labur honek. Memorian eta historian arakatuko du komedia honek. Hain urruti ez dauden garai zaharrak eta gaur eguna horren ezberdinak ez direla jasoko dute inurri hauen antenek".
Hizkuntza: Euskara
Espainia 2026 / 90 min. / Zuzendariak: Jorge A. Lara eta Fer Pérez Herri-epaimahai bateko bederatzi kidek ustelkeria-kasu polemiko bat isolatuta eztabaidatzen dute. Frogak ukaezinak dira, iritzi publikoak dagoeneko eman du bere epaia, inork ez du zalantzarik. Eskaintza sekretua jaso arte: kide bakoitzak milioi bat euro irabaziko du bere botoa errudun izatetik errugabe izatera aldatuz gero. Baina jokoan sartu nahi badute, aho batez onartu beharko dute; eta horrek epaimahaikide bakoitzak zintzilik dituen benetako arrazoiak azaleratuko ditu.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
XXXIX. Antzerki Astearen baitan antolatutako tailerra, Supituki taldearen eskutik. Dinamika eta antzerki-jolas praktikoen bidez, antzerki inprobisatuaren oinarriak landuko dituzte; antzezte teknikan, bizitza pertsonalean nahiz profesionalean aplika daitezkeen trebetasunak. Ikastaroa denbora dibertigarri bat igarota, ikasi, jolastu eta hazten jarraitu nahi duen edonorentzat da.Izena emateko: goazantzerkitaldea@gmail.comlabur.eus/GoazAntzerkiAstea
Hizkuntza: Euskara
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea