Vidas ejemplares izenburuarekin, Juan Carlos Astiazaranek hitzaldia emango du bihar, eguaztena, Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Iragarritakoaren arabera, Soraluzeko hainbat gaizkile eta gaiztakeria izango ditu hizpide. 17:00etan hasiko da, elkarteko liburutegian, eta gaztelaniaz izango da.
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.
'Munstroak sortzen direnean. XXI. mendeko faxismoa eta haren aurkako borroka' Diario Socialistak ekoitzitako dokumentala da. Europan eskuin muturraren gorakada eta faxismoaren forma berriak aztertzen ditu, ikuspegi kritiko eta antifaxista batetik. Europan zeharreko militante, ikertzaile eta adituen esperientzia zein ekarpenak jasotzen ditu.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea