Odol ateratzek egingo dituzte Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Txanda hartzeko: gotatanta.eus Watsapez: 623 328 408
Hizkuntza: Euskara
Malle Euskal pilota klubak antolatuta, XXIII. Biharko Izarrak txapelketaren finalak jokatuko dira herriko frontoian.
18:00-19:00 haur-jolasak. 19:00 Igel jokoa txapelketa. 19:00-20:30 Fourelada gaita taldea kalejiran. 20:45-21:45 Four Seasons musika taldea. 22:30-00:00 Ealain musika taldea. 00:30-01:30 Euskelga herriko musika taldea.
Al-Alon eta Alateen alkoholikoen senide eta lagunen elkarteek batzar informatiboa egingo dute ekainaren 12an, udaletxeko udalbatza-aretoan.
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.
Lehenengo deialdia 19:00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean.
Roberto Nieva saxofoi jotzaile entzutetsua izan zen Mendaron orain hurrengo, maiatzaren 22an, eta ekainaren 12rako beste jazz kontzertu bat iragarri du Mesa 7 kultur elkarteak: Daniel Juarez saxofoi jotzailearena.
Sorotan Bele taldearen abesti ezagunenak gogora ekarriko dituzte Elgoibarko Udal Musika Bandak urtero ekainean ematen duen kontzertu berezian.
Ikasturte honetako Haurren Kontseilua osatzen duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleek, Errekalde biziberritzeko ideiak jasotzen dituen erakusketa antolatu dute. Haurren Kontseilua herriko ikastetxe guztietako Alkatetzaren aholkularitza-organo gazteena da. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da zabalik. Ermuko haurren ordezkariek udaleko teknikariekin eta "Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin" proiektuko kideekin bildu ziren proiektuari ekiteko. Adineko taldearekin txangoa egin zuten Errekaldera, espazioa aztertu eta proposamen partekatuetan pentsatzeko.
Ekainaren 8tik 14ra Pintxo Lehiaketa ospatuko da. Hauek dira lehiaketan parte hartuko dutenak: Amatxi Antela Arkupe Batzoki Burduntzi Giroa Jubiletxe Kiska Lau Bide London Norbera Otro Plan B Rincon Sagarra Simon Titanic Txalaparta Urkaregi Zutabe Zutik
Udalak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 15etik ekainaren 15era arte, LGBTIQA+ liburu interesgunea liburutegian. Liburutegiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara.
Ines Bermejo artistak eta Julen Nafarrate kazetariak bultzatutako sormen-lana da. Proiektu honen helburua Getxoko LGTBIQ+ nagusien kontatu gabeko istorioak jasotzea da, eta, aldi berean, ezagutu zer nolakoa den euren errealitatea eta bizipenak. Antolatzailea: Lagun Artea