Arbil Elkarte Sozialak minbiziari buruzko mahai-ingurua prestatu du Eibarko AECCrekin lankidetzan. Hizlariak: Garazi Rodriguez, Laura Mongelos eta Ainhoa Oregi. EGITARAUA: 10:30. Harrera eta hizlarien aurkezpena. 10:35. Aurkezpena: 'Hitz egin dezagun minbiziaz'. 11:00. Gaixotasunak eragindako egoera ezberdinen azterketa eta irtenbide posibleak. 11:15. Kafea. 11:30. Ekarpenak eta ondorioak. 12:00. Itxiera.
Ondorioak aurkeztu eta prozesua ixteko saioa.
Lehen sorospen ikastaroa emango dute jubilatuen biltokian. Gaztelaniaz.
Bidesariei buruz eztabaidatzeko mahai-ingurua egingo da Durangon. Parte hartuko dute: HIRU garraiolarien sindikatuak AP-68 Dohainik plataformak AP-8 Peajerik EZ plataformak Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegitura sailak Hitzordua 19:00etan izango da, Jesuitetako Arrupe aretoan.
Zuz.: Christopher Zalla / Mexiko 2023 / 127 min. Benetako istorio batean oinarrituta, abandonuz, ustelkeriaz eta indarkeriaz betetako Mexikoko mugako hiri bateko maisu baten istorioa kontatzen du, bere ikasleen jakin-mina eta potentziala desblokeatzeko metodo erradikal berri bat frogatzen duena, eta, beharbada, baita haren distira ere. Ongarri zineklubak antolatuta.
Herritarrak euskaraz irakurtzera animatzeko, Udaleko Hizkuntza Politika Batzordeak eta Udal Liburutegiak elkarlanean sortutako kanpaina. Azken urteko euskal nobedadeen eta gomendioen zerrenda hemen.
Gorputz femeninoaren aniztasuna arakatzen. Prezioa: 5 euro. Egunak: Apirilak 2, 9, 16 eta 23. Iraupena: 8 ordu (guztira).
Luziano margolari elgoibartarraren lanak jarriko dituzte ikusgai kultur etxean.
Kontrargik antolatutako erakusketan iazko Argazki Rallyan sarituak izan ziren lanak ikusi ahal izango dira, apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean. Ordutegia Astelehenetik barikura: 18:30 - 20:00 Zapatuetan: 12:00 - 13:30