Ametserantz prozesuko lehen saioan, herrian euskarak duen egoeraz, ditugun erronketaz eta gure ametsetaz jardungo dugu.
Harreman osasuntsuak lagun artean Data: otsailak 7, 18:00etan Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian Hizlaria: Nerea Mendizabal (euskaraz) Helburuak: gurasoek beren seme-alaben lagunartean duten zereginari buruz hausnartzea, gatazketan noiz eta nola esku hartu argitzea edo seme-alabekiko gatazketan laguntzeko baliabideak eskuratzea.
Doan. Antolatzailea: Alboka Musika Eskola.
Ongarrik antolatuta. 2019 / 85 min. / Mazedonia Europako erleak biltzen dituen azken emakumeari buruzko dokumentala. Hatidze Mazedoniako herri txiki bateko berrogeita hamar urteko emakume bat da, eta erleen koloniak hazten ditu eskuz egindako saski batzuetan, harkaitzen artean ezkutatuta. Babesik eta laguntzarik gabe, eztia ateratzeko eta hiriburuan saltzeko gai da. Dena da idilikoa, harik eta bat-batean bizilagun berriak erlauntzetatik hurbil jartzen diren arte, haien eta erleen bakeari traba eginez.
Vicente Guineak Euskal Herriko mendi eta basoetan topatu dituen zuhaitz "berezienei" ateratako 50 argazki bildu ditu erakusketarako. Aita Agirre kultur kafea tabernaren ordutegian bisitatu ahal izango da.