Azaroaren 15ean, barikua, izango da 80 urtetik gorakoendako bazkari-omenaldia eta 90 lagunendako jatordua prestatuko dute. Aurten, Maritxu Alberdi Urizar eta Patxi Arana Agirre omenduko dituzte.
Debako Udalak, Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldearekin elkarlanean, Bastiñuixan egitasmoa jarri du martxan azaroko ostiraletan. Bi programa eskainiko dira. Eskubidubidu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Kinkinetan (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Hizkuntza: Euskara
Azaroak 15, ostirala: 17:00-18:30 Gazteentzako tailerra 19:00-20:30 Familientzako tailerra. Azaroak 16, larunbata (Laguntzan interesa duten profesionalentzat): 9:30-14:30 Jardunaldi praktikoa eta prestakuntza.
Manez Beristain Agirrek dinamizatzen duen tailer honetan, barrearen onurak bizitzarako landuko dira. Feli Oregi Zentroak antolatzen duen ekintza da honakoa eta izen emateko 699573075 telefonora deitu behar da. Tailerraren kostua 30€koa da.
Barreterapia saioa antolatu du Feli Oregik. Diziplina desberdinetan diharduen Manex Beristain Agirreren eskutik landuko dute. Beristainek barreterapia, psikomotrizitatea eta heriotzaren pedagogia lantzen ditu, besteak beste. Interesa duen edozeinek parte har dezake ekimenean. 16-18 bat lagunendako lekua dago.
Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.
Txalo Produkzioak taldearen eskutik, Jon Plazaolak "Tutum Platz" umorezko ikuskizuna aurkeztuko du "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
Idoiak Ermua Antzokian aurkeztuko du De amar y desandar bere bigarren diskoa. Aramaioko artista maitasunaz, hazkunde pertsonalaz eta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten duten abesti berriekin itzuli da. Bidaia bat urte hauetako bizipenetan barrena, non, bere kaligrafia bereziarekin, sentiberatasunez, samurtasunez eta folk, pop edo blues ukituez betetako abestiak hurbiltzen dizkigun berriro.Idoia euskal musikaren oraina eta etorkizuna da. Emakume konpositoreen belaunaldi berri batek sortutako musika, non ahots propioa batekin nabarmentzen den. Sarrerak: 10 euro.
'Kanpora sartzen' antzezlana emango dute Mendaron. Aitziber Garmendiak zuzendutako antzezlana da GIB birusaz kutsatutako Xabin Fernandezen istorio pertsonala kontatzen du. Bi aktore arituko dira oholtzan: Xabin Fernandez Zubeldia eta Intza Alkain Ibarguren.
Hizkuntza: Euskara
Sorako jubenilek, infantil A-k eta alebin 1. urtekoek Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute asteburuan. Gainontzekoek etxetik kanpo.
Hizkuntza: Euskara
Azaroaren 11tik larunbatera bitartean egingo dira taldearen 50. urteurrena ospatzeko jarduera nagusiak. Tartean izango dira jadanik ikusgai dagoen erakusketa, proiekzioak eta solasaldiak, antzerki poteoa eta Goaz-en lagunen bazkaria. Egitarau osoa HEMEN ikusgai.
Hizkuntza: Euskara
J. L. Zumetaren artista-liburuari buruzko erakusketa Oreka Art galerian.