Casacampo inguruan hondakinak biltzea eta horiek karakterizatzea du xede Debanatura elkarteak, Debako Udalarekin eta Euskal Kostaldeko Geoparkearekin lankidetzan antolatutako ekintzak. Jarduera herritar orori zuzenduta dago. ***Oharra: Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Familientzako santa eskea antolatu du Atxutxiamaikak. Azkue auzoko baserriak koplatuko dituzte, Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturrioz bertsolariekin. LH4tik aurrerako umeak bakarrik joan daitezke. Lizagasar sagartokian mokadutxoa egingo dute.
Pisten eta jokoen bidez, parte-hartzaileek hezeguneetako espezieak ezagutzeko aukera izango dute. Jarduera hau 4 urtetik gorako haurrei eta helduei zuzenduta dago. ***Oharra: ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Norvegia 2024/ marrazki bizidunak / Zuz.: Kristian Landmark / 70 min. Eta euririk, eguzkirik edo lurrik gabe ere loratu litekeen hazirik balego? Eta norbaitek lapurtu badu? Klara behi nerabe ausartak misterio bat argitu beharko du Agatha Christensen untxi detektibearekin: hazi miraritsuaren desagerpena ganadua daraman trenaren barruan.
Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko udalak elkarlanean antolatua eta haurrentzako euskarazko zinema zikloaren baitan,"Museoaren zaindariak" filma proiektatuko da.
Espainia 2024. / Zuz. Mar Olid / 108 min. Ogasuna engainatzen saiatzea aukera tentagarriegia izan da Andresentzat (Quim Gutierrez), baina ez zuen uste harrapatuko zutenik. Eta hori da zehazki gertatu zaiona. Gainera etorri zaion milioi askoko isunaz gain, orain bere bulegoak Los Caños auzora eraman behar ditu, hiriburuko kanpoalderik marjinalenera, edo hori iruditzen zaio berari. Izan ere, Andrei diru-laguntza mamitsu batez baliatzen ari zen bere egoitza han edukitzeagatik, inoiz auzoan oinik jarri gabe. Gogoz kontra, bera eta bere enplegatuak Los Cañosera doaz, eta hori ez da espero zuten bezain txarra... Okerragoa da. . Sarrerak salgai daude herrikoantzokiaren webgunean.
Asteburu honetan, Sorak sei partida jokatuko ditu Ezoziko Futbol Zelaian. Zapatuan, bi, Infantil A mailakoena eta Kadete gorengokoena. Beste laurek domekan dituzte norgehiagokak, arratsaldean, Jubenilek. Erregional mailakoek, berriz, zapatuan, baina Azpeitin dute norgehiagoka, Ikasberriren kontra.
Hizkuntza: Euskara
Santa Eskeko Etxegiña Taldeak 100 urte bete ditu eta erakusketa inauguratuko dute gaur. Kultur Etxean egongo da ikusgai hilaren 9ra arte. Erretratuak, bideoak eta santa eskeko hainbat elementu historiko erakutsiko dituzte.