Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) egiteko aholkuak jasotzeko prestakuntza- eta praktika-espazioa. Dokumentu horretan, osasunarekin lotutako gaietan gure nahiei buruzko jarraibideak idatzita utz ditzazkegu, bizitzaren amaieran gure borondatea adierazteko gaitasuna galduz gero kontuan hartuko dena. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, 5 euroan. 1. taldea: Otsailaren 3an eta 17an (astelehenak) 2. taldea: Otsailaren 4an eta 18an (astearteak) Informazio gehiago hemen.
Euskarazko irakurle taldearen saioa, Ainhoa Aldazabalek dinamizatuta.
Espainia 2024. / Zuz. Mar Olid / 108 min. Ogasuna engainatzen saiatzea aukera tentagarriegia izan da Andresentzat (Quim Gutierrez), baina ez zuen uste harrapatuko zutenik. Eta hori da zehazki gertatu zaiona. Gainera etorri zaion milioi askoko isunaz gain, orain bere bulegoak Los Caños auzora eraman behar ditu, hiriburuko kanpoalderik marjinalenera, edo hori iruditzen zaio berari. Izan ere, Andrei diru-laguntza mamitsu batez baliatzen ari zen bere egoitza han edukitzeagatik, inoiz auzoan oinik jarri gabe. Gogoz kontra, bera eta bere enplegatuak Los Cañosera doaz, eta hori ez da espero zuten bezain txarra... Okerragoa da. . Sarrerak salgai daude herrikoantzokiaren webgunean.
2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan otsailaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak martxoaren 3an hasiko lirateke.
Santa Eskeko Etxegiña Taldeak 100 urte bete ditu eta erakusketa inauguratuko dute gaur. Kultur Etxean egongo da ikusgai hilaren 9ra arte. Erretratuak, bideoak eta santa eskeko hainbat elementu historiko erakutsiko dituzte.