Non daude emakume artistak? Zergatik daude artearen historiatik ezabatuta? Ikastaro honetan, artearen historia idazten duten mekanismoen berrikuspen historiko-kritikoa egingo dugu, eta historia bera eraldatu duten artista ikusezin askoren praktiken ibilbide bisuala gozatuko dugu.Azken saioan erakusketa bat bisitatuko dugu, ikastaro honetan eskuratu ditugun tresnak ikuspegi feministatik praktikan jartzeko. Apirilak 14, 21 eta 28 Blanca Ortiga 5 euro
Hergereb Tintin: adarbakarraren sekretua komikia landuko dute saioan. Alaine Agirre idazleak gidatuko du haurrentzat eta gazteentzat zuzendutako saioa.
Miren Amurizaren Pleibak lana landuko dute saioan. Alaine Agirre idazleak gidatuko du saioa. Saioak doakoak izango dira, baina antolatzaileek aipatu dute komenigarria dela izena aurrez ematea. Interesa dutenek Itziarko harrera bulegoan egin dezakete izen-ematea, 943 19 92 55 telefono zenbakira deituta edo apuntatu@itziar.eus helbidera mezu bat bidalita. Gogorarazi dute liburua edo irakurgaia lortzea bakoitzaren ardura izango dela eta saiora bertaratu aurretik irakurri behar dela hizpide izango duten literatur lana.
Hizkuntza: Euskara