Ostirala, apirilak 17



19:00

Antzerkia: 'Kolapsoa'

Herriko Antzokia Elgoibar, Elgoibar

Jon Ander Urrestiren Kolapsoa lanak publizitate agentzia batetako hiru kideen ibilerak ditu ardatz. "Edozer saltzeko kapaz dira, den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik.  Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa".

Antzerkia: 'Kolapsoa' Herriko Antzokia Elgoibar

Jon Ander Urrestiren Kolapsoa lanak publizitate agentzia batetako hiru kideen ibilerak ditu ardatz. "Edozer saltzeko kapaz dira, den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik. 

Azken orduko eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa".


20:30

Sustrai

Ermua Antzokia, Ermua

ZirKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena. Sarrera: 12 euro.

Sustrai Ermua Antzokia

ZirKuSS taldearen Sustrai lana zirku garaikideko ikuskizun zirraragarri eta hunkigarria da, goi mailako akrobaziak dantzarekin eta dramaturgia indartsuarekin uztartzen dituena. Diziplina anitzeko esperientzia eskaintzen du, zirku tradizionalaren mugei aurre egiten diena, eta helduek, txikiek eta gazteek gozatu egingo dutena, ikusizko hedapen eta hedapen fisiko ikaragarriari esker. Nortasunari eta gure sustraiei buruzko hausnarketarako gonbidapena, arnasarik gabe utziko zaituena.

Sarrera: 12 euro.


10:00

Udaberrirako proposamenak Katamarran Haur Txokoan

Katamarran Haur Txokoan, Soraluze

Ipuinak, hitzaldiak eta beste antolatu ditu Katamarran Haur Txokoak udaberrirako.

Udaberrirako proposamenak Katamarran Haur Txokoan Katamarran Haur Txokoan

Ipuinak, hitzaldiak eta beste antolatu ditu Katamarran Haur Txokoak udaberrirako.


19:00

Erakusketa: "Vitalia Samuilova: ¿Quién lleva a quién?"

Oreka Art galeria, Soraluze

Vitalia Samuilova artistaren grabatuak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.

Erakusketa: "Vitalia Samuilova: ¿Quién lleva a quién?" Oreka Art galeria

Vitalia Samuilova artistaren grabatuak erakusgai egongo dira Oreka Art galerian.