Fabiolo, bost kontinenteetako aberaskumerik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari tenis eskolak emateko kontratatua izan da. Mila gau eta bat gehiagoko giroak liluratuta, gure hamalau gogokoenak algoritmoen misterioa ezagutuko du, xeke itxurak egiten dituzten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen. Nazkatuta zaude «looser» izateaz? Ba al du zentzurik «winner» izan nahi izateak, edo gehienez ere «koloretako looserrak» izatea baino ez zaigu geratzen big data bateko putzuan? Zeren zain zaude beraz, basamortuan zehar zeure bidaia egiteko? Sarrera: 10 euro.
Filipa clown artistiak, bere intimitatetik, emakume pailazoak aurkeztuko dizkigu. Ibilbide dibertigarria eta feminista emakume pailazoen historia ezkutuan barrena. Oztopo, aurreiritzi eta sudur gorrien artean, zirkuan bidea ireki zuten artistak, gizonek errazago zuten lekuan. Umorez eta errebeldiaz, ikuskizunak arrastoa utzi zuten aitzindariak omentzen ditu, baita barrea erresistentzia ekintza bat dela erakusten jarraitzen dutenak ere. Sarrera: Doan.