Zaintza eta etxez etxeko lanei buruzko aholkularitza zerbitzua, Merlin Medinarekin.16:00etatik 19:00etara, Lilan. Bakarkako saioak. Doan. Beharrezkoa da aurretikhitzordua hartzea: 688 640 983 / elgoibarzaintza@gmail.com
Emakumeentzako hausnarketa taldea: 'Zer da mansplaning-a eta zergatik baliogabetzen gaitu?. Loredi Salegik gidatuko du. Elebietan izango da eta ez da izenik eman behar. Lilan.
Santanetarako danborradarako entseguak Goñati frontoian
Uztailak 11, barikua 19:00etan Jaien hasiera. Makala altxatzea eta kanpai jotzea. Ostean, txorixo probatzea. Uztailak 12, zapatua 12:00etatik 14:00etara III. Patata tortilla lehiaketa. Aldez aurretik izena eman behar da. Nahi duenak har dezake parte. Izen-ematea: Bikoteka. Deitu edo idatzi: 699 749 813 zenbakira. Saria: Bi txartel gaueko afarirako. Oharra: Osagaiak (patata, arraultzak, kipula, gatza eta olioa) eta sua antolakuntzak jarriko ditu. Zartagia, platera, kutxiloa eta patatak zuritzekoa, berriz, parte hartzaileek. 17:30ean Asier eta Iñakiren Omenezko Pelota Txapelketaren finala. 19:30ean Bergarako zezenak. 21:30ean Afaria eta ogitartekoak. 00:30ean Erromeria Fan&Go taldearekin. Uztailak 13, domeka 12:30ean Eskuz binakako pelota partiduak.Egun guztian zehar Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariak eta trikitilariak. 13:30ean Meza. 14:30ean Bazkaria elkartean, trikitilari eta bertsolariek girotuta. 18:00etan Herri kirolak Izetatarren eskutik. 19:00etan Bola premioa. 19:30ean Bergarako zezenak. 21:00etan Afariak elkartean. Uztailak 14, astelehena 12:30ean Meza, auzoan hildakoen alde. 14:30ean Auzotarren bazkaria frontoian. Egun osoan zehar, Lizaso eta Egaña bertsolariak. Bazkalostean, dantzaldia Laja II eta Lutxurdiorekin. 18:00etan Umeen jolasak. 19:00etan Emakumezkoen bola txapelketa. 21:30ean Afaria. Afalostean, erromeria eta jaien amaiera.