Debako Udalak, Cardenas Fundazioak eta Haitz Haundi elkarteak antolatutako sariketan 16 urtetik gorako margolariek parte hartu dezakete. 08:00etatik 10:30ak bitartean jarriko zaie zigilua margo oihalei, Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Lanak aire zabalean egin beharko dira (Deban bertan) eta 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean. Gaia eta teknika libreak izango dira. Sari banaketa 14:30ean egingo da, Agirre Jauregiko erakusketa gelan. Guztira 8 sari banatuko dituzte.
Mendaron egingo dute bigarren eskuko produktuen azoka.
Zapatuan, Beteranoen Eguna egingo dute Ezoziko futbol zelaian SoraGazteak Rugby Klubaren eskutik. Enekoitz Igartua klubeko ordezkariak esan duenez, aurten, 10, 12, 14 eta 16 urtez azpiko mailak izango dituzte, eta beraz, kategoria gehiago izango dira ikusgai topaketan; gainera, “tradizioari eusteko”, jokalari beteranoak ere bertaratuko dira. 11:30ean hasiko dira partidak.
Debako eta inguruko herrietako goi mailako jazz musikarien emanaldia irailaren 13an Kultur Elkarteko plazan. Sarrera doakoa izango da.