Irrintziak botatzen ikasteko eta haien historia ezagutzeko tailer teoriko- praktikoa. Saio honetan euskal kultura zabaltzeaz gain, ondare inmaterial hori ezagutzera emango da, irrintziak botatzeko gorputza nola erabili eta oihu mota ezberdinak irakatsiko dira, giro lasaian eta lotsa alde batera utzita. Anima zaitez parte hartzera! Abenduak 19 18:30-20:30 Amaia Gartzia Uriondo Euskara Doakoa EmakumeenTopalekua
Musika Eskolako ikasleek kontzertua emango dute. Normalean elizan egin ohi izan dute, baina aurten Herriko Antzokian izango da.
Hizlariak: Gipuzkoako BDZko kideak.
Batzarrera Iñaki Aizpuru Oiarbide Naturzaindiako kidea eta Itsasondoko alkatea gonbidatu du Itziarko Auzo Udalak. Iragarri dutenez, bi gai nagusi landuko dira herritarrekin aurrez aurre: alde batetik, zuhaitz landaketaren gaia izango dute hizpide, eta bestetik, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari (LPS) aurkeztutako alegazioei emandako erantzunen txostena.
Lanegunetan: 18:00-20:00 Asteburuan: 12:00-14:00
Gemma Monreal margolari elgoibartarrak bere azken lanak jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean, hilaren 21era arte.