Txankakuak antolatuta, stock kale azoka egingo dute, denden ordutegian. Dendetako atarietara aterako dituzte merketutako produktuak.
Bi programa eskainiko dira. Eskubidubidu (16:30etik 17:30era); 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Kinkinetan (17:30etik 18:30era); 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Hizkuntza: Euskara
Euskal Herriko historian berebiziko garrantzia izan duten emakumeak ezagutarazteko ginkana antolatu du Mendaroko Udalak, martxoaren 7rako. Izena eman behar da parte hartzeko: kultura@mendaro.eus helbidera idatzita, martxoaren 5a baino lehen. Izena eta adina zehaztu behar dira mezuan. Ginkana martxoaren 7an egingo da, 17:00etatik 19:00etara. Udaletxeko plazan elkartuko dira
San Bartolome jaietako Umeen eta Nerabeen Egunak kudeatuko ditu aurten ere Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak, Udalak hala eskatuta, eta egun horietako egitaraua prestatzeko batzordeak sortu nahi dituzte.
Emakume borrokari buruzko erakusketa antolatu du Itaiak martxoaren 7rako, Mendaorn. Modu bisual batean, martxoak 8aren zentzu iraultzailea berreskuratu nahi dute erakusketaren bidez. Historian zehar emakume langileen borroka aztertuz, 1907. urtean emakume sozialisten konferentziatik aurrerako denbora-lerro bat osatuko dute. Bestetik, emakume langileen borrokaren inguruko olerki batzuk ere jarriko dituzte eta erakusketa ikustera doazenen iritzi zein hausnarketak jasotzeko txoko bat ere atonduko dute.
Pabli Larrain /Italia 2024 / 123 min. Munduko opera abeslari garrantzitsuenaren bizitzaren historia iskanbilatsu, eder eta tragikoa, hirurogeita hamarreko hamarkadako Parisen azken egunetan berpiztu eta birirudikatu zena.
Martxoak 8aren harira Tardeo Feminista antolatu dute. Zatekeen erromeria taldeak kontzertua emango du, eta ondoren DJ Galtzagorriren musika emanaldia izango da.
Inprobisazioa ardatz hartuta, umorea, elkarrizketak, musika eta beste hainbat osagai izango ditu ikuskizunak. Antonio Iriarteren zuzendaritzapean Maria Blancok aurkeztuko du Punpairez ikuskizuna, eta gonbidatuak eta kolaboratzaileak izango ditu bidelagun. Besteak beste, Xabin Fernandez eta Antonio Iriarte umoregileak ariko dira agertokian eta, aurreratu dutenez, June Gabarain eta Imanol Olague musikariek ere parte hartuko dute saioan. Naxker musika taldeko Nerea Arrasate bateria-jotzailea eta Jaione Baraibar pianista izango dira gonbidatuak.
Remigia Etxarren, Iruñeko emakume honen ibilbide artistikoak ez dirudi bat datorrenik XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako Iruñeko ingurumari historikoarekin, emakume iraultzailea izanagatik ere gutxi ezagutzen baita. Estefanía de Paz Asínen proiektuak horri ekin nahi dio, eta emakume honi tokia eta aitortza eskaini. Funanbulistari buruz hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekatan aurkitu duen guztia kontatzen digu Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte betetzen diren honetan. Haren historiak liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion lekuan ere bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du emakume harrigarri hau ezagutarazteko. Sarrera: 10 euro.