Soraluzeko udal liburutegiak tokiko bilduma aurkeztuko du eta Arantza Lasa, lehen liburuzainari omenaldia egingo dio.
Hizlaria: Javier Buces (Aranzadiko ikertzailea eta EHUko doktorea).
Arimen gaua ospatuko dute Mendaron. Honakoa da egitaraua: 17:00etan gaileta tailerra, maskara margoketa, eskulanak eta tattuaien tailerra 18:00etan, ginkana, frontoian hasita 22:00etan, Psycho clown kalejira beldurgarria, Herriko Enparantzan. Perkusioa, piroteknia eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak. Gaztelekuan eskulanak egingo dituzte, arimen gaua gai hartuta.
Domu Santu egunarekin batera hasten dira Euskal Herrian eta beste zenbait lekutan neguko festak, eta badute denek ezaugarri nagusi bat: eskea.
17:30. Kalea apainketa, Zumardiko kioskoan. 18:00. Makillaje tailerra, Zumardiko kioskoan. 18:15. Photocall-a, Zumardiko kioskoan. 19:30. Arimen ibilbidea, Zumardiko kioskotik abiatuta.Ibilbidea: Amillagako hilerria, Plaza Zaharra, Foruen plaza, Simon Berasaluze plaza, Lersundi kalea eta Plaza Zaharra. Hainbat ekimen egingo dira Arimen Ibilbidea girotzeko:Debatukada, Arimen Dantzaldia, Axuri beltzaren dantza, Beldurren erretzea, kontakizuna, irrintzilariak, txalapartariak eta Kalean Kantuz.
AEB 2025 / Zez. Paul Thomas Andersson / 161 min. Iraultzaile ohi bat, hainbat urtez borrokatik kanpo egon ondoren, ekintzara itzultzera behartuta dago, tentsio politikoz, arrazakeriaz eta indarkeria militarrez betetako giro batean etsai zaharrei aurre egiteko... Thomas Pynchonen 'Vineland' eleberriaren egokitzapen modernizatua (1990), hirurogeiko hamarkadako mugimendu erradikalei buruzkoa.
*Kluedoaren izen-ematea urriaren 29an (asteazkena) egingo da Merkatu plazan, 19:00etatik 20:00etara. Prezioa: 1€.
Erakusketa hau Ermuko Emakumeen Topalekuan emakume talde batek mugikorrarekin egindako argazki tailerraren emaitza da. Kameren bidez — tresna irisgarriak, egunerokoak eta pertsonalak —, parte-hartzaileek ingurua eta emozioak aztertu dituzte, norberaren begirada ospatzen duen kontakizun bisual kolektiboa eraikiz.Hemen lehen pertsonan kontatutako bizitza zatiak aurkezten dira. Hitz egiten duten keinuak, argiak, gorputzak, txokoak, objektuak eta isiluneak dira. “Hemen nago, horrela ikusten dut, horrela sentitzen dut” dioten argazkiak. Ana Oceja Uribe eta Ermuko Udalak koordinatuta. Sarrera: Doan.
Kontrargik antolatutako erakusketan iazko Argazki Rallyan sarituak izan ziren lanak ikusi ahal izango dira.