Heriotzaren pedagogia tailerra antolatu du Mendaroko Udalak eta Arno guraso elkarteak maiatzerako. Maiatzaren 8an, 'Azken galdera amari' ipuin musikatua aurkeztuko du Manex Beristainek, 17:30ean, udalbatza aretoan
Hizkuntza: Euskara
Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udaberri-udako egitarauaren baitan antolatutako ekintza.
Ezagutu nola zaindu eta indartu zoru pelbikoa zure ongizate fisikoa eta emozionala hobetzeko. Tailer praktiko eta ahalduntzaile honetan, funtsezko ariketak, prebentzio-teknikak eta zure gorputzarekin nola konektatu ikasiko duzu, kontzientziatik eta autozaintzatik. Maiatzaren 8an, 15ean eta 22an. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, 5 euroan. Informazio gehiago hemen.
Oiz mendiko arkeologia jardunaldien programazioa hemen.
Baso bete zientzia jardunaldien barruan, bi hitzaldi izango dira gaur. Alde batetik, Etorkizuneko flexibilitate merkatuak:kontsumitzaileon parte hartze aktiboa trantsizio energetikoa hitzaldia eskainiko du Ane Feijoo Energiaren Biltegiratze eta Kudeaketan doktoregaiak. Bestetik, Eta oilo lumekin material biodegradagarriak garatuko bagenitu? solasaldia eskainiko du Ibon Aranberri Kimikan doktoreak.
Hizkuntza: Euskara
“Mitoak eta historia” zikloaren barnean “Gipuzkoako nafar gazteluak: Elosuko kasua aztergai” Hizlariak: Andoni Larrañaga, historialaria, eta Ander Errasti, ingeniaria, Lanbroa Kultur Elkarteko kideak. Aurten betetzen dira 1000 urte “Ypuscoa” izeneko lurraldearen lehen aipamenetik, Iruñeako erresumaren baitan. Dokumentazioaren urriak, haatik, ilun lausoan uzten ditu lurraldearen hedadura eta beste edozein ezaugarri; hurrengo mendeetan aipatzen diren gazteluen izaera eta funtzioak, besteak beste. Emango dugun hitzaldian, gai honetara hurbiltzeko ahalegina egingo dugu Deba arroko bi kokalekuren ikerketa ardatz hartuta, eta berauen datu historiografiko eta arkeometrikoak garai haietako testuinguruan kokatuko ditugu. Maiatzak 8, osteguna 19.00 Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Antolatzailea: Illunberri Achademia – Elgoibarko Izarra Laguntzailea: Elgoibarko Udala.