Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ekintza. Lau urtetik gorako haur eta familientzako ekintza. Plaza mugatuak daude, eta izena ematen duen haur kopuruaren arabera talde bat edo bi egingo dira. Ekintzaren ordua taldekatzeak egin ostean zehaztuko da. Izena ematen duten familiekin harremanetan jarriko da Udala, zein buruarin egin nahi duen adosteko. Izen-ematea Tailerrean parte hartzeko, 5€ ordaindu beharko da, eta izena emateko bi bide egongo dira: Online, bibe.me atarian: "Buruarin tailerra" Aurrez aurre: Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte eta, dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari! Bi saio egongo dira, bata 17:00etan, bestea 19:00etan. Sarrera: 6 euro.
Hizkuntza: Euskara
Puzgarriak, jumping, ohe elastikoak, bideojolasak, tailerrak... Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 2 eta 12 urte bitarteko umeentzat.
Txikienendako puzgarri bat, gazteagoendako beste bat eta bi salto-salto ipini dituzte Plaza Zaharrean. Gainera, puzgarriak egon bitartean, hiru ekimen egingo dituzte.
Julio Mendikute eskulturgilearen erakusketa Oreka Art galerian.