Aurrez txanda eskatzea beharrezkoa da. Horretarako sartu gotatanta.eus webgunean edo idatzi 623 91 23 03 telefono zenbakira.
Hartza Eguneko kalejiran erabiltzeko moduko osagarriak egingo dira. 4 eta 8 urte bitarteko umeei eta haien gurasoei zuzenduta. Doakoa den arren, izena eman beharko da aldez aurretik, 663 070 492 telefonoan.
Hizkuntza: Euskara
Txalo Produkzioaken Trajea antzezlana taularatuko dute Elgoibarren, Herriko Antzokian, otsailaren 6an. Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza dira protagonistak.
Hizkuntza: Euskara
Puño Dragón rock alternatiboko talde asturiarra da, 2021ean sortu zena eta geratzeko iritsidena. Originalak, benetakoak eta kementsuak, Puño Dragón taldeak nortasun propioa duen proposamen musikala aurkezten du. Bere iruditeria musikal berezia rock tradizionaletik elikatzen da, baina egungo estilora garamatzaten sonoritateak gehitzen ditu. “Juegos Violentos” lehenengo albuma bere bereizgarri den soinu indartsuaren beste adibide bat da, erritmo gogorrez betetako atmosfera bizia sortuz, letra oso zainduekin, askotan gai sakon eta emozionalak jorratzen dituztenak, ez ironia apur bat gabe. Sarrera: 12 euro.
Euskal Herriko herri ezberdinetan jokatuko dituzte Euskal Herriko 17. Mus Txapelketako kanporaketak. Debakoa otsailaren 6an izango da, Zalburdi tabernan. Txapelketa 22:30ean hasten bada ere, 21:00etan afaria egingo dute tabernan bertan (Menua: 30 euro. Izen-ematea Zalburdi tabernan). Txapelketan parte hartzeko momentuan bertan eman beharko da izena (20 euro bikoteko). Antolatzaileek iragarri dutenez, lau sari nagusi egongo dira jokoan: Txapela eta arkume erdi bana Garaikurra eta txuleta bana Gazta erdi bana eta ardo botila bana Euskal Herriko Mus kit bana
Bihartik (urtarrilak 31) otsailaren 15era bitartean, Zu hurrengoa – En la diana izeneko proposamena izango da ikusgai Agirre Jauregiko erakusgelan, Debako Udaleko Bizikidetza Batzordeak antolatuta.
Xabier Isastiren Pirograbatuaren artea erakusketa. Astelehenetik zapatura 18:30etik 20:30era. Igandean, 12:00etatik 14:00etara, Aita Agirre kulturguneko areto balioaniztunean. Otsailaren 5etik 15era
Euskal Aratosteen lan-taldeak antolatutako erakusketa. Ordutegia Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00 Zapatutan: 12:00 - 13:30