Iban Urizar musikariaren proiektua da Amorante. 2014tik dabil han hemenka kontzertuak ematen, eta oraingoan bere sorterrian eskainiko du emanaldia. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da Amoranteren musika. Sarrerak hemen.
Tartean Teatroaren eskutik, Patxo Telleriak "Ai Gure Juaneteak!" antzezlan hibridoa aurkeztuko du "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin.Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere “stand up” formatuko bakarrizketari hel- du dio; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago.Ordubete izango dugu jakiteko ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu egin den. Sarrerak: 10 euro.
Gemma Monreal margolari elgoibartarrak bere azken lanak jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean, hilaren 21era arte.
Kontrargi argazkilaritza kolektiboak Soraluzeko udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa.
Fernando Biderbost artistaren erakusketa Oreka Art galerian.