Bisitari buruzko informazio gehiago, HEMEN. Iraupena: 01:30. Bisitari kopuru mugatua: 30 lagun. Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak. Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 €) Irteera puntua: San Nikolas Plaza, Lastur.
EGITARAUA: 11:00. Kalejira eta dantzak. 12:30. Mokadua eta Itziarko eta Vianako dantzarien eta herriko trikiti eskolako ikasleen saioa, herriko plazan. 13:00. Trikitilarien, dultzaineroen eta fanfarrearen kalejira. 14:30. Herri bazkaria frontoian. 18:00. Erromeria plazan. 21:30. Erromeri-afaria Burugorri Ostatuan, trikitilariekin.
Frantzia, 2024 / Zuz.: Emmanuel Courcol / 103 min. Thibaut munduan zehar bidaiatzen duen nazioarteko orkestra zuzendari ospetsua da. Adoptatua dela jakiten duenean, anaia baten berri izango du, Jimmy, Frantziako iparraldeko musika-banda batean tronboia jotzen ari den eskola-jantoki bateko langilea. Badirudi denak bereizten dituela, musikarekiko maitasunak izan ezik. Bere anaiaren trebetasun musikal apartak antzematean, Thibautek patuaren bidegabekeria konpondu nahi du. Jimmy, orduan, beste bizitza batekin hasten da ametsetan...
Espainia 2025 / Zuz. Eva Libertad / 99 minutu Angela gorra da, eta haurdun dago. Ume bat izango du Hector bere bikote entzulearekin. Haurdunaldiak amatasunaren eta alabarekin komunikatzeko moduaren aurrean dituen beldurrak azaleratuko dizkio. Neskaren etorrerak krisia sortzen du bikotean, eta Angela alabaren hazkuntzari aurre egitera eramaten du, berarentzat egina ez dagoen mundu batean. 2021eko izen bereko film laburrean oinarritutako film luzea da.
Askizuko aterpetxera hiru eguneko txangoa antolatu du Zuhatza-Kolore Anitz Aisialdi Taldeak.
Erakusketa maiatzaren 1ean, 12:30ean inauguratuko dute, Berrizen bizi den artista bertan dela. Honakoa da ordutegia: goizetan, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara.
Juanma Oiartzabal Errasti 'Txalintxo'ren Forma organikoak izeneko egur erakusketa ikusgai dago Agirre jauregiko erakusketa gelan. Honakoa da ordutegia: astegunetan, 18:00etatik 22:00etara eta, asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.
Asteburu betea dute Soraluze Futbol Taldeko ekipoek; Infantil A mailako taldeak izan ezik, gainerako guztiek dituzte hitzorduak asteburu luze honetan.