Igandea, abenduak 14



08:30

Urteko azken mendi irteera

Geltoki aurrean, Deba | Irteera

Honakoa da aukeratu dute ibilbidea: Mendaro-Arno-Apain-Mutriku. Nahi duenak luzera mozteko aukera izango duela jakinarazi dute antolatzaileek.  Ondoren, bazkaria Mutrikuko Lagunartea elkartean. Prezioa: 40 euro. Aurrez izena eman behar da. Horretarako azken eguna: abenduak 9.

Urteko azken mendi irteera Geltoki aurrean

Honakoa da aukeratu dute ibilbidea: Mendaro-Arno-Apain-Mutriku. Nahi duenak luzera mozteko aukera izango duela jakinarazi dute antolatzaileek. 

Ondoren, bazkaria Mutrikuko Lagunartea elkartean. Prezioa: 40 euro.

Aurrez izena eman behar da. Horretarako azken eguna: abenduak 9.


09:30

Mendi irteera

Mintxetako aparkalekuan, Elgoibar

Morkaikok herriko ikastetxeekin antolatuta, Deba ibaiaren sorburura egingo dute irteera.  Autoz Gatzagaraino joango dira. Handik, Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko dira pago eta gaztainondoetatik barrena. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egongo dira. Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango da iturbururaino.  Ibilbide zirkularra da. Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jaitsi Dorletako santutegi aldetik egingo dugu.   Luzera:+/- 8,5 Kilometro Desnibela: +/- 275 m Irteera: 9:30ean, Mintxetako parkinea Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik joan.  Eguraldiaren arabera irteerak aldeketak izan ditzake. Mintxetako aparkalekutik abiatuko dira autoz. 

Mendi irteera Mintxetako aparkalekuan

Morkaikok herriko ikastetxeekin antolatuta, Deba ibaiaren sorburura egingo dute irteera. 

Autoz Gatzagaraino joango dira. Handik, Gatzaren Museo ondotik pasa eta Arlaban gainera igoko dira pago eta gaztainondoetatik barrena. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egongo dira. Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango da iturbururaino. 

Ibilbide zirkularra da. Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jaitsi Dorletako santutegi aldetik egingo dugu.

 

  • Luzera:+/- 8,5 Kilometro
  • Desnibela: +/- 275 m
  • Irteera: 9:30ean, Mintxetako parkinea

Irteera nagusiei zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik joan.  Eguraldiaren arabera irteerak aldeketak izan ditzake.

Mintxetako aparkalekutik abiatuko dira autoz. 


11:00

Bigarren eskuko azoka solidarioa Osintxun

Bolatokia (Osintxu), Soraluze

Bigarren eskuko azoka solidarioa Osintxun Bolatokia (Osintxu)

12:30

Udal musika bandaren kontzertua

Elgoibar | Kontzertua

Udal Musika bandak kontzertua emango du. 

Udal musika bandaren kontzertua

Udal Musika bandak kontzertua emango du. 


12:30
13:30

'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa

Mendaro

'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa antolatu du Uztargi tabernak abenduaren 14rako. Uxue Alberdik 'Esne-berriketan' liburuko pasarte batzuk irakurriko ditu Iban Urizarrek  musikatuta, eta gai horien inguruan eta beste zenbaiten inguruan kantuan jarriko ditu Miren Amuriza eta Onintza Enbeita bertsolariak. 

Hizkuntza: Euskara

'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa

'Esne-berriketan' bertso-saio literarioa antolatu du Uztargi tabernak abenduaren 14rako. Uxue Alberdik 'Esne-berriketan' liburuko pasarte batzuk irakurriko ditu Iban Urizarrek  musikatuta, eta gai horien inguruan eta beste zenbaiten inguruan kantuan jarriko ditu Miren Amuriza eta Onintza Enbeita bertsolariak. 


12:30
14:00

Goiko Gela euskal gospel taldearen emanaldia

Debako Santa Maria eliza, Deba | Kontzertua

Goiko Gela euskal gospel taldearen emanaldia Debako Santa Maria eliza

16:30

Zinea: 'El mago de la ciudad Esmeralda'

Elgoibar

Errusia 2025 / 120 min. / Igor Voloshin Ellie, 8 urteko neskato bat, eta bere txakur leiala, Totó, Oz-eko mundu magikora joango dira, Gingema sorgin gaiztoak gizakien mundua suntsitzeko konjuratu zuen tornado batek eramanda. Lehen emanaldi honetan, Elliek eta bere lagun berriek, Txorimaloak, Latorrizko Gizonak eta Lehoi Koldarrak, Esmeralda hirirako baldosa horizko bidetik bidaiatuko dute, Goodwin azti handi eta beldurgarriaren bila, zeinak bere desiorik handienak eman beharko lizkiekeen.

Zinea: 'El mago de la ciudad Esmeralda'

Errusia 2025 / 120 min. / Igor Voloshin

Ellie, 8 urteko neskato bat, eta bere txakur leiala, Totó, Oz-eko mundu magikora joango dira, Gingema sorgin gaiztoak gizakien mundua suntsitzeko konjuratu zuen tornado batek eramanda. Lehen emanaldi honetan, Elliek eta bere lagun berriek, Txorimaloak, Latorrizko Gizonak eta Lehoi Koldarrak, Esmeralda hirirako baldosa horizko bidetik bidaiatuko dute, Goodwin azti handi eta beldurgarriaren bila, zeinak bere desiorik handienak eman beharko lizkiekeen.


17:00
19:00

Zinema euskaraz: "Minecraft"

Herri Antzokia, Soraluze

Aisialdia elkarrekin lan-taldeak antolatuta, eta "Zinema euskaraz" zikloaren baitan, "Minecraft" filma proiektatuko da.

Zinema euskaraz: "Minecraft" Herri Antzokia

Aisialdia elkarrekin lan-taldeak antolatuta, eta "Zinema euskaraz" zikloaren baitan, "Minecraft" filma proiektatuko da.


17:00
19:00

'Nire talentua kudeatzea' tailerra

Elgoibar | Tailerra

'Nire talentua kudeatzea' tailerra. Merlin Medinak gidatuko du, Lilan. Bi orduko saioa izango da, gaztelaniaz.

Hizkuntza: Gaztelania

'Nire talentua kudeatzea' tailerra

'Nire talentua kudeatzea' tailerra. Merlin Medinak gidatuko du, Lilan. Bi orduko saioa izango da, gaztelaniaz.


17:30
18:30

Ipuin kontaketa saioa

Ispiluen gelan, Deba | Ipuin-kontaketa

Hizkuntza: Euskara

Ipuin kontaketa saioa Ispiluen gelan

19:00

Zinea: 'La cena'

Elgoibar

Espainia, 2025 / 106 min. / Manuel Lopez Pereira Gerra Zibila amaitu eta bi astera, Francok ospakizun afari bat eskatu zuen Palace hotelean. Teniente gazte batek, maisu zorrotz batek eta sukaldean adituak diren preso errepublikar talde batek oturuntza bikain bat prestatu behar dute denbora errekorrean. Dena gurpil gainean dagoela dirudi, baina sukaldean menu bat baino zerbait gehiago sartzen da. José Luis Alonso de Santosen obraren egokitzapena.

Zinea: 'La cena'

Espainia, 2025 / 106 min. / Manuel Lopez Pereira

Gerra Zibila amaitu eta bi astera, Francok ospakizun afari bat eskatu zuen Palace hotelean. Teniente gazte batek, maisu zorrotz batek eta sukaldean adituak diren preso errepublikar talde batek oturuntza bikain bat prestatu behar dute denbora errekorrean. Dena gurpil gainean dagoela dirudi, baina sukaldean menu bat baino zerbait gehiago sartzen da. José Luis Alonso de Santosen obraren egokitzapena.


19:00
22:30

Zinema: 'The brutalist'

Kultur Elkartea, Deba | Zinema

Hizkuntza: Gaztelania

Zinema: 'The brutalist' Kultur Elkartea