Landaketa eta landare exotikoen kontrol jardunaldia Gaztandolan egingo dugu Sagar Erreka inguruan, GOL enpresaren aparkalekuan geldituko gara eta landaketaren ondoren hamaiketakoa egingo dugu. Izen emateko bidali e-mail bat, osteguna 22 baino lehen zehaztuz zure izen abizena, adina eta herria helbide hauetako batera (Gaia : urtarrilak 24 Soraluze): soraluzekobasobiziak@gmail.com edo info@lurgaia.org
EGITARAUA: 11:00. Mahai-ingurua, Kultur Elkartean. Hizlariak: Margarita Gaffaro (Kike Turmixen alarguna), Jon Iturbe (musikaria), Eduardo Ranedo (kritiko musikala), Mikel Berasategi (Jam aretoa / Riff produkzioak), Txema Vitoria (Kike Turmixen anaia). Gidaria: Nestor Sierra ('Coge el tren' podcasteko gidaria). 'Kike Turmix y los pasapures' diskoa salgai, Kultur Elkartean. 13:00. Binilo pintxada Arena tabernan. DJ: Three Chords Daddy eta Juxe. 15:00. Bazkaria Ozio-Bide elkartean. 17:00. Binilo pintxada Arena tabernan. DJ: Le Rougarou eta Brain Squeezer. 20:00. Kontzertuak Gaztetxean. John Dealer and The Coconuts, Txakurrak, Eh Mertxe!, Safety Pins, Bamms, The Hot Dogs eta Nuevo Catecismo Catolico.
Gaur, Asigor tabernan eskerroneko ekitaldia izango da 13:00etan hasita. Barbakoa eta igel jokoa antolatu ditu tabernako kudeatzaile Alex Elizondok, “berataz kezkatu diren lagunei eta bezeroei eskertu” nahi die modu horretan, jai giroan.
Hizkuntza: Euskara
AEB 2025 / 131 min. / Zuz. Paul Feig Neska gazte bat (Sydney Sweeney), iragan zailekoa, Winchestertarren luxuzko etxean hasi zen lanean. Familiaren bizitzan sartu ahala, bere segurtasuna arriskuan jarriko duten sekretu ilunak aurkituko ditu, baina agian beranduegi izango da... Freida McFaddenen eleberriaren egokitzapena.
Daniel Juarez Quartet taldeak kontzertua emango du Mendaroko San Agustin kulturgunean. Mesa 7 kultur elkarteak antolatu du, Gararockeko lagunen, Uztargi tabernaren eta Mendaroko Udalaren laguntzarekin
AEB 2025 / 131 min. / Zuz. Paul Feig Neska gazte bat (Sydney Sweeney), iragan zailekoa, Winchestertarren luxuzko etxean hasi zen lanean. Familiaren bizitzan sartu ahala, bere segurtasuna arriskuan jarriko duten sekretu ilunak aurkituko ditu, baina agian beranduegi izango da... Freida McFaddenen eleberriaren egokitzapena.