24/7 plataformak elkarretaratzera deitu du, osasungintza publiko duinaren alde. Elgoibarko anbulatorioko larrialdi zerbitzua asteko zazpi egunetan eta 24 orduz zabaltzeko eskatzen dihardute pandemia garaitik, eta borroka horri gehitu diote orain anbulantzia medikalizatuetako langillen gatazka.
Irakurketa kluba, Mendaroko udal liburutegian. Asier Serrano idazleak gidatuko du, eta Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua izango dute aztergai.
Asier Serranok gidatuko du saioa.
AEB 2025 / 110 min. / Zuz. Jim Jarmusch Gertaera beraren inguruan hiru ekitalditan banatutako filma: familia bateko kideak berriz elkartzea. Anai-arreba heldu batzuk berriz elkartzen dira, elkar ikusi gabe urteak igaro ondoren, konpondu gabeko tentsioei aurre egitera eta emozionalki urrun dauden gurasoekin dituzten harreman tirabiratsuak berriz ebaluatzera behartuta. Hiru istorioetako bakoitza herrialde desberdin batean gertatzen da: "Father" AEBn girotuta dago. "Mother" Dublinen eta "Sister Brother" Parisen.