Hiru ibilbide aukeran: - Ermua-Elgeta-Kanpazar-Urkiola (trail): 32 kilometro (1.614 metroko desnibela). - Elgeta-Kanpazar-Besaide-Urkiola: 25 kilometro (1.254 metroko desnibela). - Kanpazar-Besaide-Zabalaundi-Urkiola: 18,5 kilometro (925 metroko desnibela). Doako ekintza. Autobusa Agirre Kirolaketik irtengo da. Autobusaren prezioa: bazkideak, 10 euro; bazkide ez direnak, 12 euro.
Debemenek eta Udalak antolatuta, azken zapatuko feria egingo dute. HIL BUKAERAKO FERIA. 9:00etatik 14:00etara, baserriko eta ArTalde Artisau Taldearen produktuen salmenta Aita Agirre plazan. Ez da ganadurik egongo.
Erakusketa Bizikidetza Batzordeak antolatu du; Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Baketik Fundazioak egindako ikerketa baten emaitza da eta helburu du giza eskubideen urraketa mota guztiak ezagutzera eman eta aitortzea. Irekiera ekitaldian bisita gidatua egingo dute.
Eskualdeko jaialdia egingo dute, Ernai gazte antolakundearen ekimenez. Egitaraua: 12:00. Hitzaldia: Independentziaren borroka historian zehar (Ispiluen gelan). 14:30. Bazkaria Arrano elkartean. 19:30. Karro-poteoa. 22:00. Kontzertuak Gaztetxean: Begibide / Ginka Biloba / DJ Berbi.
Zapatuan, Duo Amanecer taldeak kontzertua eskainiko du Asigor tabernan.
Ipuin-kontalaria: Hannah Berry. Umeei zuzenduta. Doan da, baina aldez aurretik izena eman behar da 943 17 92 12 telefonoan.
Hizkuntza: Ingelesa
Pisaketa 16:00etan egingo da, Tribuna Jatetxean. Borrokan 18:00etan hasiko dira, kiroldegian. Sarrerak salgai Tribuna, Karabixa, Beleko eta Dada tabernetan, 20 euroan (25 euro egunean bertan).
Sarrera: 3 euro. Irabazi guztiak DBH 4ko ikasbidaiara bideratuko dira. Pintxoak, telazko poltsak, sudaderak eta bestelakoak izango dira ere salgai.Honako tokietan egongo dira salgai sarrerak: Lamariano Albizu harategia Zalduegi farmazia Sukia Galtxa okindegia Itziarko ileapaindegia
Espainia 2025 / 98 min. / Elena Molina eta Ilaski Lacuesta Alaba bat bere aita, musikari mitiko bat, 8 urte zituela hil zenari buruzko egia bilatzera doa. Bera Antonio Flores da, bera ere Alba Flores aktore ospetsua. Albak abesteari utzi zion Antonio galtzean, eta orain bere ahotsa eta istorioa berreskuratzera doa, bere senide eta lagunei lehen aldiz galdetuz.
Espainia 2025 / 98 min. / Elena Molina eta Ilaski Lacuesta Alaba bat bere aita, musikari mitiko bat, 8 urte zituela hil zenari buruzko egia bilatzera doa. Bera Antonio Flores da, bera ere Alba Flores aktore ospetsua. Albak abesteari utzi zion Antonio galtzean, eta orain bere ahotsa eta istorioa berreskuratzera doa, bere senide eta lagunei lehen aldiz galdetuz.
Soraluze Futbol Taldeak bi partidu jokatuko ditu etxean asteburu honetan. Zapatuan, 11:00etan gorengo mailako kadeteek Idiazabal taldearen kontra jokatuko dute eta domekan, 12:30an, Infantil A taldeak Intxurre hartuko du, Gainerako taldeek, Erregionalek barne, kanpoan dituzte hitzorduak.
Bihartik (urtarrilak 31) otsailaren 15era bitartean, Zu hurrengoa – En la diana izeneko proposamena izango da ikusgai Agirre Jauregiko erakusgelan, Debako Udaleko Bizikidetza Batzordeak antolatuta.