Sendi Anaitasuna elkartearen urteko batzar nagusia. Azpilgoetako elizan egingo dute, 11:00etan.
Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertua, Gorka Mujikak zuzenduta. Elgoibarko UdalarenEGITARAUA 1.- LA CALESERA……..………………………. F. Alonso2.- BEN-HUR……..……………………...…….…M. Rozsa3.- LA DEL MANOJO DE ROSAS ………...…P. Sorozabal4.- SEA SONG………………………………….R. Williams5.- SISCO..………………………………...……..D. Ferrero6.-WITH HEART AND VOICE……………..D. Gillingham
Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertua, Herriko Antzokian
Oilaskoerbi itzuli da! Iraganari buruzko sekretu bat argitara aterako da eta heroia eta bere lagunak abentura epiko batean murgilduko dira marmota misteriotsu baten bila. Honek iragana aldatzeko eta agian, bere espeziea salbatzeko ahalmena du. Baina ez dira bakarrik egongo, laster konturatuko dira ez direla marmotaren magiaz jabetu nahi duten bakarrak.
EITBk ostiral honetan estreinatuko du Irabazi arte! telesailaren 5. denboraldia, Makusi plataforman, eta otsailaren 6an ikusi ahal izango da lehen atala ETB1en. Mendaron, baina, igandean, San Agustin kulturgunean ikusi ahal izango dute haurrek, Udalaren eta UEMAren ekimenez.
Aisialdia elkarrekin lan-taldeak antolatuta, eta "Zinema euskaraz" zikloaren baitan, "Hartz-atzapar kanpamentua" filma proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da. Sinopsia eta fitxa teknikoa Maia, neska irudimentsu eta zalapartatsu bat, eta Jan, hiriko mutiko beldurtia, erlojuaren kontra borrokatuko dira Sebastian Sebastian eraikitzaile xelebreak mehatxatutako udalekua salbatzeko. Horretarako, hartza bilatuko dute etengabe. Haranean bizi dela uste dute, baina inork ez du ikusi. Abentura ausart honetan Fritzek lagunduko die, hizketan dakien mofeta dibertigarri eta marmarti batek. Taldearekin bat egingo du bailara eta bertako animaliak salbatzeko. Generoa: komedia, abentura Zuzendaria: Silvia Quer Iraupena: 98 min Herrialdea: Espainia
Espainia 2025 / 98 min. / Elena Molina eta Ilaski Lacuesta Alaba bat bere aita, musikari mitiko bat, 8 urte zituela hil zenari buruzko egia bilatzera doa. Bera Antonio Flores da, bera ere Alba Flores aktore ospetsua. Albak abesteari utzi zion Antonio galtzean, eta orain bere ahotsa eta istorioa berreskuratzera doa, bere senide eta lagunei lehen aldiz galdetuz.
Soraluze Futbol Taldeak bi partidu jokatuko ditu etxean asteburu honetan. Zapatuan, 11:00etan gorengo mailako kadeteek Idiazabal taldearen kontra jokatuko dute eta domekan, 12:30an, Infantil A taldeak Intxurre hartuko du, Gainerako taldeek, Erregionalek barne, kanpoan dituzte hitzorduak.
Bihartik (urtarrilak 31) otsailaren 15era bitartean, Zu hurrengoa – En la diana izeneko proposamena izango da ikusgai Agirre Jauregiko erakusgelan, Debako Udaleko Bizikidetza Batzordeak antolatuta.