mar 10, 09:42 Mendaro
Basoen balioari buruzko kontzientzia hartzeko, Desioen basoa ekimenean parte hartu dute Mendaroko 10-11 urteko ikasleek. Basotik Fundazioaren ekimena da, eta herritarrak basoen zaintzan inplikatzea dauka helburua.
mar 06 Elgoibar
Atxutxiamaika aisialdi taldeak HH-2 eta HH-5 arteko umeentzako aisialdi-eskaintza prestatu du udaberriko oporraldirako, eta oraindik plaza batzuk libre geratzen direla-eta, izena emateko epea luzatu dute, hain justu ere, astelehenera arte.