06:30 - Tiket solidarioen salmentaren hasiera. 06:45 - Ekitaldiaren aurkezpen ofiziala. 07:00 - Lehen irteera trail taldearen eskutik. 09:00 - Haur eta gazteentzako ibilbideen irteera. 10:00 - Mugikortasun urriko pertsonentzako irteera. 10:30 - Javi Alberdiri omenaldia. 12:00 - Mugikortasun urriko pertsonak Urkora iritsiko dira. 14:00 - Mugikortasun urriko pertsonen harrera eta herrira helduera, Kulturarteko Elkartearen eskutik. 15:00 - Boluntarioentzako bazkaria. 17:45 - Tiket solidarioak erosteko azken aukera. 18:30 - Tiketekin betetako postontzia jasotzea. 19:00 - Tiketen eta dohaintzen zenbaketa. 19:30 - Sari banaketa eta ekitaldiaren amaiera.
Lizarpe Mendi Klubak eta Arno guraso elkarteak antolatuta, Mendaroko mendi buelta egingo dute maiatzaren 31n. Kilimon Trail mendi lasterketaren ibilbide motza eta luzea egin ahal izango dira aukeran, egun hori baliatuko baitute Kilimon Trail mendi lasterketaren antolatzaileek, Udalak eta Mendi Federazioak elkarlanean markatu dituzten bi ibilbideak inauguratzeko. Ondoren, herri-bazkaria egingo dute frontoian, eta Arnok antolatutako mendi irteeran parte hartu duten haurrei sariak ere banatuko dizkiete. Ordutegia: Ibilbide luzea egin nahi dutenak 08:30ean irtengo dira, plazatik Ibilbide motza egin nahi dutenak, 09:30ean. Bazkaria, 14:30ean, frontoian. Bazkaritarako txartelak jubilatuen tabernan salgai. Helduak (15 euro). Umeak (10 euro)
Bisitari buruzko informazio gehiago, HEMEN. Iraupena: 01:30. Bisitari kopuru mugatua: 30 lagun. Beharrezkoak: Jantzi eta oinetako egokiak. Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 5,00 €) Irteera puntua: San Nikolas Plaza, Lastur.
Pintura, zeramika eta zurezko eskulanak izango dira ikusgai.
Dantzaldia antolatu du Mendaroko Udalak Aizpen. Joseba disko jartzailea arituko da musika jartzen. Ondoren, txokolate jana izango dute
17:30 - Kalejira 18:00 - Erakustaldia parkean (euriarekin frontoian) 20:00 - Trikipoteoa
Antzerki Astearen baitan antolatutako ikuskizuna. Sarrera: 6 euro. 'Hurrengo geltokia' / Karrika Antzerki Taldea (Durango) Karrika antzerki taldeak bere opera magna izango den ikuskizunaren working progress-a aurkeztuko du. Tentuz, mimoz, astiro-astiro dabiltza lanean "jo eta fuego", beren barruak oholtza gainean azaleratzeko eta beren barneko kezkak eta desirak plazaratzeko asmotan. "Ez galdu trena! Mundiala izango da! Erraldoia!", aurreratu dute taldekideek.
AEB 2023 / 163 min. / Zuz. Christopher Mc Carrie Ethan Hunt (Tom Cruise) eta NDFko bere taldea orain arteko misiorik arriskutsuenean murgildu dira: Esku okerretan erori aurretik, gizateria osoa mehatxatzen duen arma berri eta beldurgarri bat aurkitzea. Tesitura honetan, eta Ethanen iraganeko indar ilun batzuk zelatan, munduaren inguruan lasterketa hilgarri bat hasten da, non etorkizunaren kontrola eta planetaren patua jokoan dauden. Etsai misteriotsu eta ahalguztidun bati aurre eginez, Ethanek bere misioaren aurretik ezer ezin dela jarri pentsatu behar du, ezta gehien axola zaizkionen bizitzak ere.
20:00. Batukada, Arena tabernatik hasita. 22:00. Afari brasildarra, Gaztetxean. 23:00. Bittencourt band, Gaztetxean.
"Aldapan behera... badator azken traka!" ikasturte amaierako jaia antolatu dute elkarlanean Soraluzeko hainbat hezkuntza eragilek maiatzaren 30 eta 31rako.
Maiatzaren 25ean egindako Soraluzeko XXXI. Kaleko Margo Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira.
Ekimenez betetako hamar eguneko egitaraua prestatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak. Egitarau osoa HEMEN ikusgai.